Gaurko saioa, Hezkuntza formaleko bigarren saioa izan da. Aurrekoan bezala, jende asko hurbildu da eta orokortasunetik zehaztasunerako bideari ekin diogu.
Kolektibo desberdinen 3 saioetatik jasotako ekarpenak multzokatuta aurkeztu dira eta tartean ildo horietan printzipio edo zehar-lerro izan daitezkeenak ere.
Horiek osatzeko ariketarekin batera, 3 ildo lehenestea eskatu zaio partaide bakoitzari eta talde txikitan ildo horien adostasun maila gutxieneko batera heltzea. Ondoren, beti lez, talde txikietako lana beste taldeekin partekatu da.
Ez da lan erraza izan, agertzen diren ia ildo guztiek behar berebizikoa dutelako, baina orokortasuna lantzeko ezinbestekoa ikusi da ildoen konkreziora salto bat ematea.