Quantcast

Ekintza Planaren diseinua

Azken asteotan, Arrasatek Heziko lehenengo urratserako ekintza plana diseinatzen ibili gara buru belarri eta hainbat saio burutu ditugu lan hori egiteko.

lehen urratsa 1

Erronka nagusiari (“Ikuspegi hezitzailetik Arrasateko hiri antolamenduan eragitea“) erantzuteko bi lan eremu adostu genituen irekiera saioan: espazioen izaera eta erabilera eta autonomia. Bi lan eremu horien arabera antolatu gara ekintza plana zehazteko, batzuk autonomiaren lan-taldean aritu dira eta beste batzuk aldiz espazioen izaera eta erabilera lan taldean.

lehen urratsa 3

Bi lan taldeetan lan berdina burutzea izan da helburua, eremu bakoitzeko helburuak adostu, ekintza posibleak identifikatu, eta ekintza horien izaera, ardurak, partaideak, epeak eta baliabideak zehazten ahalegindu. Lan hau burutzeko lan talde bakoitzak bi saio behar izan ditu.

lehen urratsa4

Bi saio horien tartean arratsaldeetako saioetara etorri ezin izan diren eragileetako kideekin ere saio bat egin dugu, beraien ekarpenak jaso eta prozesuan jarraitzeko.

lehen urratsa 2

Hurrengo saioa ekintza planaren bateratze saioa izango da, maiatzaren 12an arratsaldeko 18:00etan Kulturateko Areto Nagusian.

Fase berriaren irekiera saioa

Arrasatek Heziko abiapuntuko parte hartze prozesua amaitu genuen duela hilabete eta prozesu horretan jasotakoak kontuan hartuta ekin diogu ekimenaren lehenengo urratsari.

Astearte honetan Erdiguneko Gaztegunean elkartu ginen lehenengo urratseko irekiera saioan. Saioaren helburu nagusia Arrasatek Heziren erronka nagusiari heltzeko lan eremu edo azpi-ildoak zehaztea izan zen. Horretarako saioaren hasieran Arrasatek Heziren dimentsio hezitzailearen inguruko kokapena egin genuen eta datozen hilabeteetarako egitasmoaren helburu nagusia birformulatu: IKUSPEGI HEZITZAILETIK ARRASATEKO HIRI ANTOLAMENDUAN ERAGITEA.

Ikuspegi hau indartu eta lanari ekiteko oinarri teorikoak jasotzeko asmoarekin HIRITIK AT kooperatibako kide den Ibai Esteibarlandaren hitzaldia izan genuen. (Laster zintzilikatuko dugu hitzaldiko bideoa blogean)

Ondoren talde txikitan jarri eta bateratze saioan jasotako ekarpenen arabera proposatutako azpi-ildoak moldatu zein osatzeko tartea hartu genuen.

Hurrengo saioetan bertan adostutako azpi-ildoen arabera antolatuko gara ikasturte berrian martxan jarriko diren ekintza planen diseinuak egiteko.

Bateratze saioaren kronika

Aste honetan egin dugu Arrasatek heziren bateratze saioa Kulturateko areto nagusian. Bateratze saio irekia izan da eta bertan, orain arte prozesuan parte hartutako eragileetako kideak elkartu gara, 50 bat pertsona guztira.

kronika9

Saioaren lehenengo zatian interes talde desberdinetatik jasotako ekarpenetatik ateratako ondorioak azaldu dira, herritarren galdetegietatik eta haur, nerabe eta gazteen saioetatik ateratakoak nabarmenduz.

Ondoren horiek prozesuan zehar burutu diren parte hartze saioetatik lehenetsitako ildo eta printzipioekin aurkeztu dira.

Lehenetsi diren hiru ildoak azaldutakoan dinamikara pasatu gara. Parte hartzaile bakoitzak hiru ildoetatik bat aukeratu behar izan du eta horrela adostu dugu zein izango den Arrasatek Heziren lehentasunezko lan ildo nagusia: hiri antolamendua.

kronika4

Ondoren talde txikitan jarri eta ildo nagusiaren azpi-ildoez aritu gara.

kronika10

kronika1kronika7

Saioaren hirugarren atalean aurrera begirako urratsak kokatu dira eta partaide bakoitzak saioaren balorazioa egin du.

kronika6

Bateratze saioari amaiera emateko, giro ezin hobean mokadutxoa egin dugu Kulturateko klaustroan.

kronika3

Hezkuntza ez formaleko eragileen bigarren saioa

Hezkuntza ez formaleko bigarren saioa ere egin dugu. Lehenengo saioan beste jende hurbildu da eta orokortasunetik zehaztasunerako bideari ekin diogu.

IMG_0097

 

Hezkuntza formaleko saioan bezala kolektibo desberdinen 3 saioetatik jasotako ekarpenak multzokatuta aurkeztu dira eta tartean ildo horietan printzipio edo zehar-lerro izan daitezkeenak ere.

 

IMG_0100

Aurkezpena eginda talde txikitan jarri eta partaide bakoitzari azaldutakoari ekarpenak  osatzeko eta 3 ildo lehenesteko eskatu zaio.

IMG_2338

Ondoren talde txikian ildo horien adostasun maila gutxienekora iristeko ahalegina egin da eta amaitzeko talde txikietako lana beste taldeekin partekatu da.

IMG_2335

 

Ez da lan erraza izan, agertzen diren ia ildo guztiek behar berebizikoa dutelako eta elkarren artean lotura handiak egin daitezkeelako.
IMG_2340

Hezkuntza Formaleko eragileen bigarren saioa

Gaurko saioa, Hezkuntza formaleko bigarren saioa izan da. Aurrekoan bezala, jende asko hurbildu da eta orokortasunetik zehaztasunerako bideari ekin diogu.

IMG_0075

Kolektibo desberdinen 3 saioetatik jasotako ekarpenak multzokatuta aurkeztu dira eta tartean ildo horietan printzipio edo zehar-lerro izan daitezkeenak ere.

Horiek osatzeko ariketarekin batera, 3 ildo lehenestea eskatu zaio partaide bakoitzari eta talde txikitan ildo horien adostasun maila gutxieneko batera heltzea. Ondoren, beti lez, talde txikietako lana beste taldeekin partekatu da.

Ez da lan erraza izan, agertzen diren ia ildo guztiek behar berebizikoa dutelako, baina orokortasuna lantzeko ezinbestekoa ikusi da ildoen konkreziora salto bat ematea.

IMG_0073

 

Eragile Sozialen lehen saioa

Asteazken honetan, Arrasatek Heziko parte hartze prozesuaren saioa izan dugu Arrasateko eragile sozialekin. Ordu eta erdiko saioa egin da arratsaldean eta 14 pertsona elkartu gara: AED, Arrasateko Gaztetxea, Auzoko, Ekin emakumeak, Elkarhezitzen, Goieneche fundazioa, Nagusilan eta TTak gazte taldea eragilekoak.

 1416415707607

 Hezkuntza Formaleko eta ez formaleko eragileekin egin bezala Arrasatek Hezi ekimenaren markoa azaldu eta parte hartze prozesuaren planteamendua elkarbanatzetik hasi gara. Aurretik izandako elkarrizketetan jasotako ekarpen zein ideiak abiapuntu hartu ditugu, ondoren talde txikitan horien inguruan hitzegiteko eta beste kezka zein erronkarik balego, identifikatzeko. Taldetan landutakoa, komunean jarrita bukatu dugu saioa.

12 1930

 

HEZKUNTZA EZ FORMALEKO ERAGILEEN LEHEN SAIOA

Aurreko astean Hezkuntza Formaleko Eragileekin abiatu genuen Arrasatek Heziko parte hartze prozesua  eta aste honetan Hezkuntza Ez Formaleko eragileekin lan egiteko unea iritsi da. 21 pertsona elkartu ginen asteazken goizean: AEK, Ardatz akademia, Arizmendiko Hezkuntza ez formala, Arrasate Musikal, Arrasateko Udal Euskaltegia, Athlon, Gazte Bulegoa, Goiena Nagusi, Hezi-hazi akademia, kale hezitzailea, Kultura saila, Sexologia zerbitzua, Txatxilipurdi, Udal Gaztetxokoak, Udal Ludotekak eta Udalako Ingurugiro eskola.

 

bigarren saioa_1

Hezkuntza Formaleko eragileekin egin bezala Arrasatek Hezi ekimenaren markoa azaldu eta parte hartze prozesuaren planteamendua elkarbanatzetik hasi ginen. Ondoren, aurkezpen bileretako elkarrizketetan jasotako ideietatik abiatuta talde txikian elkartu ginen lanerako. Arrasaten hezkuntza ikuspegitik ditugun kezkak eta erronkak identifikatutakoan, landutakoak talde handian elkarbanatuz amaitu genuen saioa.

loading