OINARRIAK

  • Parte-hartzaile bakoitzak bost argazki aurkez ditzake, gehienez. Argazkiarekin batera adierazi behar dira:
    • Egilearen izen-abizenak eta herria.
    • Harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa.
    • Argazkia noiz eta non ateratakoa den.
    • Argazkian zer eta nortzuk agertzen diren.
  • Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 14tik irailaren 17ra arte –biak barne–.
  • Poltsikoko telefonoarekin, argazki kamerarekin eta tabletarekin ateratako argazkiek balio dute.
  • Bidali argazkiak eta datu guztiak posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram bidez (688 69 00 07).
  • Argazkiek, gehienez, 5 MB izan behar dute.
  • Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar.
  • Debagoienean jaio edo bizi den edozeinek parte har dezake.
  • 16 urtetik gorakoek parte har dezakete.
  • Argazkiek beste inon argitaratu gabeak izan behar dute.
  • Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean aurkez daitezke.
  • Argazkiek originalak izan behar dute. Argazkiak globalki ukitzea onartuko bada ere, ezingo dira gehitu edo kendu bere jatorrizko konposizioa aldatzen duten elementuak. 
  • Udako argazkiak izango dira: aurtengo udan ateratakoak edo beste uda batekoak.
  • Irabazleak nortzuk diren urriaren 6an jakingo dugu, Goiena aldizkarian.
  • Lehen saria eta Goiena saria Goienako kidez osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu eta argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
  • Irailaren 25etik urriaren 1era izango da Publikoaren Saria aukeratzeko epea.
  • Argazkiak Goienaren euskarrietan argitaratuko dira: blogean, Goiena aldizkarian eta Puntua-n.
  • Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, Goienak aukeraketa egingo du, egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.
  • Jasotako argazkiak Goienaren artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adieraziko da.

 

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datu pertsonal guztiak GOIENA KOMUNIKAZIO ZERBITZUAK KOOP. ELK. enpresaren jabetzakoa den fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula eta ondoren aipatzen dugunerako erabiliko ditugu. Ondorengoak gestionatzeko datuak: harpidedunak (egunkariaren banaketa eta beste material batzuena prestatu eta kobratzea gestionatu) eta gure hedabideetan (telebista, prentsa, webgunea, irratia) antolatzen ditugun lehiaketa eta promozioetan parte hartzen dutenak, eta zerbitzu hauekin loturiko informazioa zuri posta arruntez, telefonoz, SMS bitartez zein posta elektronikoz bidaltzeko bakarrik erabiliko ditugu. Halaber, jakinarazten dizugu zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezeztatzeko eskubidea duzula, edo zure datu pertsonalak erabiltzea ezesteko; horretarako, helbide elektroniko honetara idatziz jakinarazi behar diozu Goienari: kluba@goiena.eus. Goiena da fitxategiaren arduraduna eta haren erabileraz arduratzen dena. Goiena ez da inoiz ere emandako datuen zilegitasunaren, egiatasunaren eta zehaztasunaren erantzulea izango eta beraren ardura izango da datuen edozein aldaketaren berri berehala ematea. Honen bidez, emandako datuak aurrerago zehaztutako helburuekin erabiltzeko zure baimena adierazten duzu.