Fiare Banka Etikoa ezagutu nahi?

Fiare
Fiare Banka Etikoa

Maiatzaren 29an, eguena, izango duzue aukera Antzuolan. Anelkarrek antolatuta, Fiare Banka Etikoa aurkeztuko du bertako kide den Juankar Olaetak, arratsaldeko 18.30etan Olaranen.

Fiarek finantza-merkatuan ekonomia eta gizarte justuagoak eraikitzeko lan egin daitekeela erakusten digu. Tokian tokiko taldeekin funtzionatzen duen sarea da. Debagoienera 2012an iritsi zen eta dagoeneko 50 bazkide baino gehiago dauzka. Gehiago jakin nahi? Parte hartu nahi? Zatoz hitzaldira!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude