Siroka taldeak Hutsaren ‘Amnesia’ bideoklipa eskatu du

Hainbat eskari izan dira saio honetarako: Whatsapp bitartez DJ Snake artistaren Let me love you eskatu dute; baita Korrikako Zirkorrika abestia ere; Ed Sheeran abeslariaren Castle on the hill ere entzun eta ikusi nahi izan dute ikus-entzuleek; eta Sean Paul-en No lie ere bai. Siroka taldeko Gorka Chamorrok modu berezian hartu du parte eta Hutsa bikotearen Amnesia eskatu du.

Garilak 26 taldeak eskatuta, Zea Mays-en ‘Orain’

Itxura berrituarekin itzuli da bideoklipen saioa 2017an. Eskaera bereziak egingo dituzte gainera aurrerantzean euskal musikariek saioan. Lehenengo saio honetan, Garilak 26 taldekoek eskatu dute Zea Mays-en Orain. Bestelako eskariak ere izan dira: Villabonako Irunek Huntzaren Aldapan gora eskatu du; Enkoreren Hegan ere eskatu dute; Black Beatles kantua ere bai; eta Robbie Williams-en Love my life ere bai. Gozatu.