Udako hainbat kantu entzungai

Hauek dira aste honetako eskariak: Arrasateko Oier Irazabalek Alvaro Soler abeslariaren Sofia eskatu du; Baobabs Will Destroy Your Planet euskal taldearen Loreak bezala ere eskatu dute; Rick Astley artistaren Angels on my side ere entzun nahi izan dute saioan ikus-entzuleek; baita Skasti taldearen Denboraren giltza ere; eta Enrique Iglesiasen Duele el corazon ere eskatu dute. Disfrutatu saioarekin!

Bergarako Junek eskatuta, ‘Zure mundua’

Hainbat eskari izan dira saio honetarako ere: Ze esatek! taldearen Pianistaren heriotza eskatu dute batetik; Love of Lesbian taldearen Cuando no me ves ere eskatu dute Whatsapp bitartez; Carlos Vives eta Shakiraren La bicicleta abestiaren eskaria ere izan da; En Tol Sarmientoren Zure mundua eskatu du Junek Bergaratik; eta Aramaioko Omar Granak AC/DC taldearen Whole lotta Rosie eskatu du. Gozatu!

The Uski´s taldearen ‘Izen lei’ eskatu dute

Hainbat eskari izan dira oraingoan ere: ItaloBrothers-en abesti bat eskatu du Oñatiko Ainhoak; Revolta Permanent taldearen Ehiztaria ere eskatu dute Whatsapp bitartez; Bergarako Fatimak Twitter bitartez eskatu du Harris J artistaren Salam Alaikum; Arrasateko Oier Irazabalek Enrique Iglesiasen Duele el corazon eskatu du; eta kostaldetik The Uski´s taldearen Izen lei eskatu dute. Gozatu saioarekin!