Gatiburen bideoklipa, Leintz Gatzagatik eskatuta

Askotariko musikarien bideoklipak eskatu dituzte ikus-entzuleek oraingo saiorako ere. Eskari hauek izan dira, hain justu ere: Gatiburen bideoklipen bat jartzeko eskatu dute Leintz Gatzagako Itzal eta Oihanek; Justin Timberlake abeslariaren Can´t stop the feeling ere eskatu dute; Whatsapp bitartez, Oñatiko Joseba Larreak Yandel artistaren Encantadora eskatu du; Dua Lipa gaztearen Be the one ere entzun nahi izan dute saioan ikus-entzuleek; eta baita Skakeitan taldearen Lonely boy ere. Ikusi saioa osorik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude