Gatiburen bideoklipa, Leintz Gatzagatik eskatuta

Askotariko musikarien bideoklipak eskatu dituzte ikus-entzuleek oraingo saiorako ere. Eskari hauek izan dira, hain justu ere: Gatiburen bideoklipen bat jartzeko eskatu dute Leintz Gatzagako Itzal eta Oihanek; Justin Timberlake abeslariaren Can´t stop the feeling ere eskatu dute; Whatsapp bitartez, Oñatiko Joseba Larreak Yandel artistaren Encantadora eskatu du; Dua Lipa gaztearen Be the one ere entzun nahi izan dute saioan ikus-entzuleek; eta baita Skakeitan taldearen Lonely boy ere. Ikusi saioa osorik!

Eraso taldearen ‘Ezinak ekinez eginak’

Hainbat bideoklip eskaera jaso dira aste honetako saiorako ere: lehenengo Whatsapp eskarian Zarauzko Eraso taldearen Ezinak ekinez eginak eskatu dute; Coldplay taldearen Up&Up ere eskatu dute; saioan entzun izan nahi dute ikus-entzuleek Sukarra 37ren Abizen txuridun ametsa; Gente de Zonaren Algo contigo ere eskatu dute; eta baita Disturbed taldearen The sound of silence bideoklipa ere. Ikusi eta gozatu!