Voltaia taldearen ‘Medusa’ kantua eskatu dute saioan

Hainbat bideoklip eskari iritsi dira aste honetako saiora ere: Adele artistaren Send my love (to your lover) eskatu dute Whatsapp bitartez; Zumaiako Voltaia taldearen Medusa jartzeko ere egin dute eskaria; Amaralen Lo que nos mantiene unidos ere ikusi nahi izan dute ikus-entzuleek saioan; Larregi taldearen Gezurra ari du ere eskatu dute; eta bukatzeko, Calvin Harrisen How deep is your love. Gozatu saioarekin!

‘Demasa’ kantua eskatu dute Bergaratik

Hainbat bideoklip eskari izan dira saio honetarako ere: Icona Pop artisten Emergency eskatu dute Whatsapp bitartez; Ondarruko Maialenek, berriz, Ken Zazpiren Phoenicoperous eskatu du; Oñatitik BTS taldearen Fire entzun nahi izan dute saioan; Enrique Iglesiasen Duele el corazon kantuaren eskaera ere izan da; eta Bergaratik aurtengo Kilometroak jaiaren Demasa abestia ere eskatu dute, Emon taldeak egin duena luxuzko hainbat kolaboratzailerekin batera. Gozatu saioarekin!

Ze esatek! taldearen ‘Pianistaren heriotza’ ikusgai

Aste honetako saioan ondorengo eskariak izan dira: Jennifer Lopezen Ain´t no mama eskatu dute hasteko; Bermeoko Urgatz taldearen Hain gertu bideoklipa ere entzun nahi izan dute saioan ikus-entzuleek; baita Ze esatek! taldearen Pianistaren heriotza bideoklip berriena ere; Cali eta Dandee anaien Por fin te encontre ere eskatu dute, eta baita Flo Ridaren Hello friday. Ez galdu saioa eta ikusi osorik hemen!

Laurobaren ‘Munduaren bestaldean’ bideoklipa

Hainbat eskari izan dira saio honetan ere, horietako bi Arrasatetik bidalitakoak: Itziarren semeak taldearen Demokraziaren seme-alabak eskatu dute hasteko Whatsapp-etik 688 69 00 07 telefonora idatzita; Arrasateko Irenek Justin Bieberren Sorry eskatu du; Maider Irazola arrasatearrak, berriz, Joey Montanaren Picky eskatu du; Laurobaren Munduaren bestaldean ere eskatu dute; eta Travis taldearen Magnificant time ere entzun nahi izan dute saioan. Disfrutatu!