D-Pintxos taldearen ‘Izan gaitezen’ eskatu dute Legazpitik

Hainbat bideoklip eskaera izan dira saio honetarako ere: WAS taldearen Irrintzi eskatu dute hasteko, Morat taldearen Como te atreves ere entzun nahi izan dute ikus-entzuleek saioan; baita D-Pintxos taldearen Izan gaitezen abestia ere; Zarauzko TikTara taldearen Oreka ez dugu galduko ere eskatu dute; eta azkenik, Taylor Swit artistaren New Romantics entzun ahal izango da saioan. Ikusi osorik!

Esne Beltzaren ‘Sueños de color’ entzungai

Aste honetako saioan ere hainbat ikus-entzulek bidali dituzte bideoklip eskaerak Whatsappez 688 69 00 07ra eta kantu hauek daude entzungai: Twenty one pilots bikoaren Stressed out; Esne Beltzaren Sueños de color; Siaren Cheap Thrills; Alvaro Soler abeslariaren Sofia; eta EH Sukarraren Izarren bila. Prince abeslariaren heriotza dela-eta, artistaren Purple rain ere jarri da saioan. Ikusi, ikusi!

‘Txakolin barri’ bideoklipa, ikus-entzule batek eskatuta

Askotariko doinuak entzuteko aukera izan da saio honetan: Azken aukera taldearen Isiltasunaren guda eskatu dute; Tolosako Joanesek Gozadera abestia jartzeko ere eskatu du; Urretxuko Ainhoak Las panteras rojas bideoklipa ikusi nahi izan du; Kherau taldearen Txakolin barri ere entzungai dago; eta Doctor Deseoren El placer de conspirar ere ikusi eta entzun ahal izango da saioan. Disfrutatu!

Vendettaren ‘Hemen’, Arrasatetik eskatuta

Hainbat kantu eskari izan dira saioan: Meghan Trainor abeslariaren No eskatu dute hasteko; Vendettaren Hemen bideoklipa ere eskatu dute Arrasatetik; La Pegatinaren Y se fue abestia eskatu du beste ikus-entzule batek; Arrasateko Markelek, berriz, Justin Bieber artistaren Sorry entzun nahi izan du; eta Beñat Igerabideren Ihesi kantua ere eskatu dute. Gozatu saioarekin!