Hesianen ‘Zu zara gu gara’ bideoklipa

Aste honetan ere eskari ugari izan dira saioan: Oñatitik Major Lazer taldearen Light it up eskatu dute; Itziarren Semeak taldearen Mirentxu Patxaran ere bai; Lukas Graham-en 7 years ere entzun eta ikusi nahi izan dute ikus-entzuleek saioan; Coldplayren Hymn for the weekend ere bai; eta Hesianen Zu zara gu gara bideoklip eskaria ere izan da. Gozatu saioarekin!

Gatibuko Alex Sarduik eskatuta, ‘Negua joan da ta’

Hainbat eskari izan dira saio honetarako ere: Nico & Vinz bikoaren Praying to a god eskatu dute Whatsapp bitartez; rapa euskaraz egiten duen talderen baten bideoklipa jartzeko ere eskatu dute; Shakiraren Try everything ere eskatu dute Arrasatetik eta Oier Irazabalek Ken Zazpiren Bihotz entzun eta ikusi nahi izan du saioan. Gatibuko Alex Sarduik, bestetik, modu berezian hartu du parte saioan eta Zea Mays taldearen Negua joan da ta eskatu du. Gozatu saioarekin!

Enkoreko Xabi Hoo abeslariak eskatuta, ‘Gehiegi amesteko’

Saio honetan bideoklip hauek ikusteko aukera izango da: Arrasateko Markelek eskatutako Justin Bieberren Sorry kantua; Oñatiko Haizeak eskatutako Ken Zazpi taldearen Zapalduen olerkia; Whatsappez eskatutako Garilak 26 taldearen Txoko iluna; eta Aretxabaletako lokal batetik Arce raperoaren abesti bat jartzeko ere eskatu dute. Modu berezi batean, Enkore taldeko Xabi Hoo abeslariak ere parte hartu du eta Skakeitan taldearen Gehiegi amesteko eskatu du. Gozatu saioarekin!

E.T.S. taldeko Iñigo abeslariak eskatuta, ‘Txapelpunk Txapelpank’

Hainbat eskari izan dira saio honetarako ere: Arrasatetik Kygo artistaren Stay eskatu dute; Ken Zazpi taldearen berriena den Phoenicoperus ere jartzeko eskatu dute; Gwen Stefaniren Make me like you bideoklipa ere ikusgai dago, Whatsapp bitartez eskatu dutelako; eta baita Bergaratik eskatutako Alvaro Soler artistaren Bajo el mismo sol ere. Eskari berezi bat ere izan da En Tol Sarmientoko abeslari Iñigok Txapelpunk taldearen Txapelpunk Txapelpank bideoklipa ere eskatu duelako. Gozatu saioarekin!