Glaukomako Juantxo Arakamak eskatuta, JPLohian taldearen ‘Alperrik da apaintzea’

Aste honetan modu berezian parte hartu du saioan Glaukoma taldeko abeslari Juantxo Arakamak eta JPLohian taldearen Alperrik da apaintzea jartzeko eskatu du. Bestelako eskaerak ere izan dira: Arrasateko Oier gazteak bere neskalagun Ixiarri eskaini nahi izan dio Daddy Yankeeren Sigueme y te sigo; rapa euskaraz egiten duen 2ZIO taldearen Hotza ere entzungai dago saioan; Zumaiako Mbayek J. Balvin artistaren Ay vamos jartzeko eskatu du; eta Meghan Trainor abeslariaren Lips are movin ere eskatu dute. Gozatu saioarekin!

Zuriñe Hidalgok eskatuta, Izaki Gardenak taldearen ‘Hibernazioa’

Saio honetan parte hartu du modu berezi batean Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo abeslariak, eta Izaki Gardenak taldearen Hibernazioa jartzeko eskatu du. Bestelako eskaerak ere izan dira: Robin Schulz artistaren Sun goes down kantua eskatu dute Whatsapp bitartez; Bergarako Deianek Vendettaren Udarako gau luzeak eskatu du; Bebe artistaren Que llueva kantuaren eskaria ere egin dute; eta Fleur East abeslariaren Sax ere eskatu dute. Ikusi saioa osorik!

Vendettako Pello Reparazek eskatuta, ETSren ‘Beldurrik ez’

Askotariko eskaerak izan dira oraingo saioan ere: Oñatitik Skakeitan taldearen Gehiegi amesteko eskatu dute; Tolosako Joanesek, berriz, Gangnam Style eskatu du; Anoetako Ametsek Antonio Jose abeslariaren El arte de vivir eskatu du; eta Arrasatetik Jess Glynne artistaren Ain´t got far to go eskatu du. Modu berezi batean, Vendetta taldeko Pello Reparazek ere parte hartu du saioan eta En Tol Sarmientoren Beldurrik ez eskatu du. Galdu egingo duzu? Ikusi hemen!

Esne Beltza, Antzuolako Amaiurrek eskatuta

Hainbat kantu eskari izan dira saioan: Oñatitik, Paulina Rubioren Si te vas eskatu dute; The Chemical Brothersen Wide Open ere eskatu dute Whatsapp bitartez; Antzuolako Amaiurrek Esne Beltza eskatu du; eta Gente De Zonaren Traidora ere eskatu dute. Elorrioko Han taldeko abeslari Nereak ere egin du bere eskaria modu berezi batean: Revolta Permanet taldearen Zer egin eskatu du. Gozatu saioarekin!