Jardun Euskara Elkartearen 25. urteurreneko bideoklipa

Bergarako Jardun Euskara elkarteak 25 urte bete ditu aurten eta saioan ikusgai dago herriko Aritz Alustiza bergararrak urteurren horretarako egindako abestia: Larre zaharretan. Bestelako eskariak ere izan dira: Oñatitik Justin Bieber artistaren As long as you love me eskatu dute; Kaotiko ere Oñatitik eskatu dute; TikTara taldearen Oreka ez dugu galduko ere eskatu dute; eta Aretxabaletako Maialenek Sweet Californiaren Vuelvo a ser la rara entzun nahi izan du saioan.

Izaki Gardenak-en berriena, Eskoriatzako Aritzek Maialeni eskainia

Aurri gara izeneko diskoa kaleratu berri du Izaki Gardenak taldeak eta estreinatu duten Hibernazioa bideoklipa eskaini dio Eskoriatzako Aritzek Maialeni. Bestelako eskariak ere izan dira: Enkore taldearen Begiak itxi; Arrasateko Nekanek eskatutako Felix Jaehn artistaren Ain´t nobody loves me better; Oñatiko Haizeak eskatutako Zara Larsson abeslariaren Uncover eta Arrasateko Oierrek eskatutako Enrique Iglesiasen Noche y dia. Hemen saioa osorik!

Egurra Ta Kitto, Doneztebeko Idoiak eskatuta

Aste honetan ere hainbat eskari izan dira: Doneztebeko Idoiak eskatu du Egurra Ta Kitto taldearen Heldu besotik; Oñatitik Marvin Gayne abestia eskatu dute, Charlie Puth artistarena; Alegiko Annek Betizu taldearen Lokaleko leihotik entzun nahi izan du; Oñatitik J. Balvinen Ginza ere eskatu dute; eta Skakeitan taldearen Orekariak kanta ere eskatu du Tolosako Julen Martinek. Disfrutatu saioarekin!