Oñatiko Manexek eskatuta, Altxaturen ‘Egia gezurtzen ari dira’

Hainbat eskari izan dira saioan eta askotariko bideoklipak izan dira ikusgai: Oñatiko Manexek Altxatu taldearen Egia gezurtzen ari dira eskatu du; Aretxabaletako Xabik Iron Maidenen Speed of light eskatu du; Arrasateko Iratik Pitbull raperoaren International love eskatu du; Oñatiko Haizeak Hesianen Guregatik entzun nahi izan du saioan; eta Bergarako Lander Nietok Nicky Jamen El perdon eskatu du. Disfrutatu!

Aretxabaletako Markelek eskatuta, Harrobiren ‘Maldan behera’

Hainbat eskari izan dira saioan: Harrobi taldearen Maldan behera kantua eskatu du Aretxabaletako Markelek, Eskoriatzako goitibehera zalea den Olaiari eskainita; Antzuolako Garik Madonnaren Bitch I´m Maddona eskatu du; Bergarako Junek Rescue me entzun nahi izan du saioan, Sorkunena; Arrasateko Karenek Gatiburen Zeu, zeu, zeu eskatu du eta Arrasateko Irati Agirrek David Guettaren Lovers on the sun jartzea nahi izan du saioan. Bideoklip horiek guztiak daude ikusgai bideoan!

Matienako Ibonek ‘Euritan dantzan’ eskaini die Inharri eta Eiderri

Hainbat kantu eskari izan dira saio honetarako ere: Imagine Drangons taldearen Roots eskatu dute Whatsapp bitartez; Matienako Ibonek Gatiburen Euritan dantzan eskaini die Inharri eta Eiderri; Chayanne abeslariaren Madre tierra ere eskatu dute; Oñatiko Añes gazteak Josu Zubiaren Argazkietan bezala eskatu du; eta Bergarako Lander Nietok OMIren Cheerleader eskatu du.

Gogoratu saioa egubakoitzetan 22:00etan eskaintzen dela Goiena telebistan.