Skasti taldearen ‘Denboraren giltza’ ikusgai

Aste honetan ere hainbat kantu eskari izan dira: Alegiko Annek Sweet Californiaren Vuelvo a ser la rara eskatu du; Twitter bitartez @LandaJauna erabiltzaileak Tras el sonido de la metralleta bideoklipa eskatu du; Arrasateko Oier Irazabalek, berriz, Pitbull entzun nahi izan du saioan; Angiozarko Deianek bere lagun bati eskaini dio Ken Zazpiren Bihotz; eta Skasti talde zarauztarraren Denboraren giltza ere eskatu dute Whatsappez. Disfrutatu saioarekin!

Eta datorren astetik aurrera, saioak ordutegi berria izango du: egubakoitzetan 22:00etan, Goiena telebistan. Ez galdu!

‘Musikaren doinua’, Arrasatetik eskatuta

Aste honetako saioan ere hainbat eskari egon dira: Flo Ridaren I don´t like it I love it eskatu dute Oñatitik; Arrasateko Patriciak eta Aaronek En Tol Sarmientoren Musikaren doinua eskatu dute; Bergarako Aitzol Ugaldek Arce raperoaren Luzbel eskatu du; Whatsappez Iker Laurobaren Gauza arinen alde ere eskatu dute; eta Eva Simons artistaren Policemen kantuaren eskaera ere iritsi da. Disfrutatu saioarekin!

Arcada social taldearen ‘Seguiremos juntos’, Oñatitik eskatuta

Hainbat kantu eskari izan dira aste honetako saioan ere: Aretxabaletako Markelek Boikot taldearen Sin tiempo para respirar eskatu du; Oñatiko Jon Aiastuik Arkada Socialen Seguiremos juntos; Oñatitik Josu Zubiaren Argazkietan bezala eskatu dute; Bergarako Jenniferrek eta Matiasek Demi Lovatoren Cool for the summer; eta Gatiburen Zumarragako trena ere eskatu dute. Gozatu saioarekin!

Skakeitan, Ordiziko Natalek eskatuta

Udako oporren ostean, bueltan da Amaia DJ saioaren denboraldi berria. Parte hartzeko idatzi 688 69 00 17 telefonora edo Twitterren idatzi @amaiadj-ra. Oraingoan, eskari hauek izan dira: Ordiziko Natalek eskatuta, Skakeitanen Orekariak; Zumarragako Nereak eskatuta Taylor Swiften Bad blood; Muxikako Miren Begok, berriz, The Uski´s taldearen kanturen bat jartzeko eskatu du; Angiozarko Deianek, Gemeliers bikoaren No hay nadie como tu entzun nahi izan du saioan; eta Maluren Ahora tu eskatu dute Alegitik. Gozatu saioarekin!