Ordiziako Xabik eskatuta, Altxatu taldearen bideoklipa ikusgai

Aste honetan ere hainbat eskaera iritsi dira saiora: En Tol Sarmientoren Musikaren doinua eskatu dute Whatsapp bitartez; Zumarragako Nereak, berriz, David Guettaren Hey Mama eskatu du; Altxatu taldearen bideoklipen bat jartzeko idatzi du Ordiziako Xabik; Bergarako Julenek Passenger artistaren Let her go eskatu du; azkenik, Oñatiko Sarah gazteak Walk the moon taldearen Shut up and dance with me eskatu du.

Udako oporren aurretik eskaini dugun azken saioa izan da hau, oporren bueltatik itzulitakoan ikusgai izango dituzue udan egindako bideoklip eskari berriak.

The Clash taldea, Bergarako Gorkak eta Aratzek eskatuta

Saiora iritsitako eskari hauekin osatutako saioa dago ikusgai ondorengo bideoan: Bergarako Gorkak eta Aratzek eskatutako The Clash taldearen Rock the cashbad kantuarekin; Bergarako Iker Arantzabalek bere neskalagun Naia Estevezi eskainitako Hesianen Ezin ahaztu kantuaz; Oñatitik eskatutako David Guettaren Dangerous kantuaz; Lekeitioko Aritz Egiak eskatutako Hita taldearen Doinu berrien bila kantuaz; eta Oñatiko Junek eskatutako Gente de Zonaren La gozadera abestiaz. Disfrutatu!