Gose taldekoek eskatuta, euren ‘Surik bai’

Hainbat kantu eskari izan dira saioan, esaterako, Arrasateko Gose taldeko kideek bideo eskari bat egin dute eta eskatu dute euren Surik bai kantuaren bideoklipa. Bestelako eskariak ere izan dira: Bergarako Naroak Ed Sheeran artistaren The A Team eskatu du; Azpeitiko Eva Arregik Gatiburen Zumarragako trena eskatu du; Bergaratik, Basilokaletik Aritz “el fiera”-rendako Henry Mendezen El Tiburon eskatu dute; eta Arrasateko Markelek Maroon 5 taldearen Animals eskatu du. Entzun eta ikusi guztiak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude