Arrasateko Izaskunek eskatuta, Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ‘Bihotz’

Aste honetako saioan ere hainbat kantu eskari izan dira: Arrasateko Izaskunek Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Bihotz kantua eskatu du; Lekeitioko Aritz Egiak, berriz, Alejandro Sanzen Desde cuando entzun nahi izan du saioan; Oñatitik Esne Beltzaren Lokarriak eskatu dute; Arrasateko Kathy gazteak Romeo Santosen Eres mia eskatu du; eta Bergarako June Odriozolak Avicci DJ-aren The Nights eskatu du. Hemen dituzue bideoklipak!

Gose taldekoek eskatuta, euren ‘Surik bai’

Hainbat kantu eskari izan dira saioan, esaterako, Arrasateko Gose taldeko kideek bideo eskari bat egin dute eta eskatu dute euren Surik bai kantuaren bideoklipa. Bestelako eskariak ere izan dira: Bergarako Naroak Ed Sheeran artistaren The A Team eskatu du; Azpeitiko Eva Arregik Gatiburen Zumarragako trena eskatu du; Bergaratik, Basilokaletik Aritz “el fiera”-rendako Henry Mendezen El Tiburon eskatu dute; eta Arrasateko Markelek Maroon 5 taldearen Animals eskatu du. Entzun eta ikusi guztiak!

Bergarako Lander Nietok eskatuta, ‘Zure sua’ bideoklipa saioan

Aste honetako kantu eskarien artean, hauek daude: Emon taldearen Zure sua eskatu du Bergarako Lander Nietok; Taylor Swift artistaren Bad blood ere eskatu dute; Oñatitik Sermonds taldearen abestiren bat jartzeko esan eta Balen kontra bideoklipa jarri dugu saioan; Bergarako Unai Ibarrak Nicky Jam artistaren El perdon eskatu du; eta Madcon bikoaren Don´t worry ere eskatu dute Whatsapp bitartez.

Hira taldearen berriena, saioan ikusgai

Saio honetarako ere hainbat kantu eskari izan dira: Oiartzungo Hira taldearen Doinu berrien bila eskatu dute Whatsapp bitartez; Ondarrutik, berriz, The Killers taldearen Human kantua entzun nahi izan dute saioan; Skastiren Arnasa lapurtuz ere ikusi ahal izan da saioan, beste eskari bati erantzunez; Vendettaren Suma kantua ere eskatu du Lezoko Maiderrek; eta saioa amaitzeko, Oñatiko Haizeak Rihannaren Only girl jartzeko eskatu du. Disfrutatu saioarekin!