Hiru Gira edota Bagauda taldeen bideoklipak, besteak beste

Aste honetako saiorako ere hainbat kantu eskari egon dira, hauexek, hain zuzen: Sodupeko Maria Ereñak Hiru Gira taldearen Gaur da eguna kantuaren bideoklipa jartzeko eskatu du; Malu artistaren Blanco y negro eskatu du, bestetik, Durangoko Itxarok; Aretxabaletako Markelek Nirvanaren Smells like teen spirit entzun nahi izan du saioan; Oñatiko Julen Tomek, berriz, oñatiarrez osatutako Bagauda taldearen Alkohol, izerdi ta rocka eskatu du; eta Whatsappez eskatu dute baita ere David Guettaren Hey Mama. Disfrutatu saioarekin!

Gatiburen azken bideoklipa ikusgai

Zumarragako trena kantuaren bideoklipa argitaratu du Gatibu taldeak eta horixe eskatu du Oñatiko Haizea gazteak. Beste kantu eskari batzuk ere izan dira saioan: Hesian taldearen Ez etsi eskatu du Senegalekoa den, baina Bergaran bizi den Awa izeneko gazteak; Bergaratik beste kantu bat ere eskatu dute Armin van Buuren artistaren This is what it feels like; Marearen La Rueca eskatu du, bestetik, Oñatikoa den Izar gazteak; eta azkenik, Bocanada taldearen Tu nombre se escribe con sangre eskatu du Bergarako Fran gazteak, eta bere familiari eskaini nahi izan dio. Ikusi saioa!

Lain taldekoek eskatuta, Kerobiaren ‘Asteroideen irudia’

Duela gutxi disko berria kaleratu duten Lain taldeko Leirek eta Kristinak Kerobiaren Asteroideen irudia bideoklipa eskatu dute Amaia DJ saioan. Bestelako eskariak ere izan dira: Betagarriren Euri tanta bakoitzean eskatu du Barakaldoko Maiderrek; Estoparen No quiero verla mas eskatu du Albertok; bere familiari eskaini nahi izan dio, berriz, Txapelpunken Loko kuerdo kantua Lekeitioko Aritz Egiak; eta Arrasateko Oier Irazabalek Zea Mays taldearen Negua joan da ta eskatu du. Ikusi saioa hemen!

Zornotzako Inun kantagilearen ‘Barkaidazu’

Inun bezala ezagutzen den Mikel Inunziaga kantagile zornotzarrak estreinako diskoa kaleratu du Berreginez izenburupean eta disko horretako Barkaidazu kantua jartzeko eskatu du artistak bideo baten bitartez. Bestelako eskariak ere izan dira: Gatiburen Euritan dantzan jartzeko eskatu dute Arrasateko Aimarrek eta Olaiak; Alegiko neska koadrilla batek reggaeton pixka bat eskatu du eta Nicky Jam artistaren El perdón ere eskatu dute Whatsapp bitartez; Paulina Rubioren Mi nuevo vicio jartzeko eskatu du, bestetik, Oñatiko Haizeak bere lagun Laurari eskainita; eta Bergarako Mariak Mark Ronsonen Uptown funk entzun nahi izan du saioan. Entzun eta ikusi!

Gatibuko Alex Sarduik eskatuta, Berri Txarrak taldearen ‘Zerbait asmatuko dugu’

Aste honetan Gatibuko Alex Sarduik hartu du parte saioan, eta, bideo baten bitartez, Berri Txarrak taldearen bideoklipen bat jartzeko eskatu du, Zerbait asmatuko dugu kantua izan da entzungai saioan. Bestelako eskariak ere egon dira: Arrasateko Oierrek Green Day taldearen American idiot eskatu du; Antzuolako Irati Lizarraldek, berriz, Amaia Monteroren Darte mi vida entzun nahi izan du saioan; Eskoriatzatik iritsitako mezu batean Titimotzei eta Altxaters taldeari eskaini nahi izan diote Altxatu taldearen Hitza kantua; eta tolosarra den, baina Arrasaten bizi den Iosu gazteak Glaukomaren Haizea eskatu du. Disfrutatu bideoklipekin!