Eratu taldeak eskatuta, Ero taldearen ‘Bidaiatzen’

Bideo bitartez, kantu eskaera egin dute Eratu taldeko kideek, eta, Ero taldearen Bidaiatzen kantuaren bideoklipa eskatu dute. Bestelako eskariak ere izan dira: Whatsappez eskatu dute Avicii DJaren Silhouettes; Goiena telebistako Galdegazte saioan Gatibuko Alex Sardui elkarrizketatu zuten Bergarako Izarok, Izarrek eta Jonek Bang bang txiki txik kantua eskatu dute; Oñatiko Mikel Apazak, berriz, Calvin Harrisen Summer entzun nahi izan du saioan; eta Bergarako Fran gazteari Kylei Minoguek parte hartzen duen Giorgio Moroder artisteren Right here, right now kantua jarri zaio. Disfrutatu musikarekin!

Hesian taldeko Zuriñe Hidalgok eskatuta, Governorsen ‘Zuloan’

Beste aste batez, euskal musikari ezagun baten kantu eskaria izan da saioan. Kasu honetan, Hesianeko Zuriñe Hidalgo abeslariak Arrasateko Governor taldearen Zuloan kantua eskatu du. Bestelako eskariak ere egon dira: Arrasateko Aimarrek eta Olaiak Avicii artistaren Hey brother eskatu dute; Azkoitiko Mirarik Tom Boxerren eta Morenaren Trompeta entzun nahi izan du saioan; bestetik, Durangoko Itxarok, bere abeslari gogokoenari, Zuriñe Hidalgori, eskaini nahi izan dio Sorkunen Heldu nazazu; eta Bermeotik Melendiren La promesa eskatu dute.

Vendettakoek eskatuta, Gatiburen ‘Euritan dantzan’

Saio honetan Vendetta taldeko mutilek bideo bitartezko kantu eskaera egin dute eta Gatiburen Euritan dantzan jartzeko eskatu dute. Bestelako eskaerak ere izan dira: Oñatiko Haizeak bere lagunin onena den Laurari Nicky Jam artistaren El perdon eskaini dio; Mark Ronsonen Uptown funk ere eskatu dute Whatsapp bitartez; Aretxabaletatik Altxatu taldearen Musika zainetan eskatu dute; eta Maroon 5 taldearen Sugar ere entzun eta ikusi nahi izan dute saioan. Hemen duzue.