Aurtengo Korrikaren abestia, motorrak berotzen joateko

Ikus-entzule batek Whatsapp bitartez eskatu du aurtengo Korrikaren abestiaren bideoklipa jartzeko. Beste eskaera batzuk ere izan dira: Aretxabaletako Asierrek Ska-P taldearen Se acabo kantuaren bideoklipa eskatu du; Haizeak Oñatitik Joao Lucas eta Marceloren Eu quero tchu eu quero tcha jartzeko eskatu du; Sexty sexers taldearen Zyklon birika eskatu du, bestetik, Donostiako Mikelek; eta Green Valley taldearen Los sueños jartzea nahi izan du Bergarako Jokin gazteak. Disfrutatu saioarekin!

Itziarren Semeak taldearen ‘Nafar erreserbak’

Whatsapp bitartez hainbat kantu eskaera iritsi dira Amaia DJ saiora aste honetan ere. Eskari hauek egon dira: Itziarren Semeak taldearen Nafar erreserbak eskatu dute Whatsapp bitartez; Manolo Garciaren Es mejor sentir eskatu du Arrasateko Yosuk; Villabonako lokaletik idatzi dute Nereak, Leyrek, Maitanek, Eiderrek, Anek eta Ainhoak eta Farruko abeslariaren kanturen bat jartzeko eskatu dute; Bilbotik, berriz, Il Divoren Regresa a mi kantua eskatu dute; eta azkenik, Skakeitan donostiarren Iraganeko kantua ere jarri da saioan, ikus-entzuleek eskatu dutelako. Ikusi saioa oso-osorik!

Arrasateko Oierrek eskatuta, ‘Negua joan da ta’

Hauek dira aste honetako kantu eskaerak: Zea Mays taldearen Negua joan da ta eskatu du Arrasateko Oierrek; Tolosako Iñigok Gatillazoren Esclavos del siglo XXI eskatu du; Enkoreren Ozen oihukatu ere eskatu dute Whatsapp bitartez; Ska-P taldearen Mis colegas eskatu du, bestetik, Bilboko Juan Luisek; eta Oñatiko Haizeak Alicia Keysen Girl on fire eskatu du bere lagun Malen eta Nerearendako. Disfrutatu saioarekin!