Su Ta Gar taldearen ‘Zure baitan’

Hauek izan dira aste honetako kantu eskaerak: Avicci-ren The nights eskatu du Bergarako Iker Aranzabalek; Mutrikuko Kraussk taldearen Bizi kantuaren bideoklipa ere eskatu dute Whatsapp bitartez; Arrasateko Oier Irazabalek eskatuta, Su Ta Gar eibartarren Zure baitan jarri da saioan; Arrasateko Xabik eskatuta, Kaotikoren Presa entzun ahal izan da saioan; eta Oñatiko Haizean Juan Maganen Si no te quisiera. Xabik eta Haizeak, gainera, euren argazkiak ere bidali dituzte saiora. Ikusi, ikusi!

Skakeitan taldearen ‘Iraganeko’ abestiaren bideoklipa

Hauek dira saio honetan eskatu dizkiguten bideoklipak: Whatsapp bitartez, Skakeitan taldearen ‘Iraganeko’ eskatu dute; Bergarako Loku Crew kuadrillak Arkada Social taldearen ‘Seguiremos juntos’ jartzea nahi izan du; Ariana Granderen ‘Problem’ eskatu du, bestetik, Oñatiko Haizea Urrestarazuk; Arrasateko Xabi Zabalak The Convicts taldearen ‘Kateei lotuta’ eskatu du; eta Nico eta Vinz artisten ‘Am I wrong’ kantua ere eskatu dute. Disfrutatu saioarekin!

Aretxabaletatik, Damien Rice artistaren bideoklip eskaera

Aste honetan ere hainbat kantu eskaera izan dira: Bergarako kuadrilla batek, Altxatu taldearen ‘Hitza’ bideoklipa eskatu du; Gernikako lokal batetik, berriz, Mikelek eta Asierrek Dawn of the Maya taldearen ‘The balance is broken’ eskatu du; Damien Rice artistaren ‘I don´t want to change you’ eskatu du Aretxabaletatik Tolosakoa den Idoiak; Sonata Articaren ‘I have a right’ eskatu du, bestetik, Tolosako Iñakik; eta Zizurkileko neska talde batek Zinku lagunari eskaini nahi izan diote Gatibu taldearen ‘Gabak zerure begire’. Hemen duzue saioa ikusgai!

Bergarako trikitilariek ‘Zure sua’ eskatu dute

Bergarako trikitilariek bidali dute saioko lehen kantu eskaria eta Emon taldearen ‘Zure sua’ eskatu dute. Trikitilarien argazkia ere jaso dugu saioan. Bestelako kantu eskariak ere izan dira: Oñatiko Gurutzek Sia artistaren ‘Chandelier’ eskatu du; David Bustamanteren ‘Feliz’ eskatu dute Oñatiko Iratik eta Bergaratik ere bai; Arrasateko Olaia eta Aimarrek En Tol Sarmientoren ‘Musikaren doinua’ entzun nahi izan dute eta Antzuolako Iratik Bridgit Mendler artistaren ‘Ready or not’ eskatu du. Alegiatik argazki bat ere bidali digute Anne eta Egoiz anai-arrebek. Ikusi saioa!