Gabonetako bideoklipen bigarren saio berezia

Euskal bideoklip berrienekin osatutako Gabonetako bigarren saioan bideoklip hauek daude: Fermin Muguruzaren ‘Black is beltza’, Goseren ‘Zoroetxeko harresiak’, Yogurinha Borovaren ‘Maite duzunarekin gozatu’, Naroa Gaintzaren ‘Karratura’, Angerren ‘Sute perfektua’ eta Berri Txarrak taldearen ‘Zerbait asmatuko dugu’. Ikus-entzuleen mezuak ere jaso dira saioan. Disfrutatu!

Gabonetako saio berezia, euskal bideoklipekin

Gabonetarako saio bereziak prestatu ditugu ‘Amaia DJ’ saioan eta euskal kantu berrienekin gozatu ahal izango da. Oraingoan, abesti hauek jarri ditugu: Gatiburen ‘Euritan dantzan’, Lurra taldearen ‘Oinutsik’, Xaikoren ‘Belekoi anderea’, Korrontziren ‘Akerrak adarrak okerrak ditu’, eta Tania de Sousaren ‘Baso ilunetik’.

Gabonetako DJ jaialdi hauetan egongo naiz, bestetik:

– Abenduaren 19an Oñatiko Gaztelekuan 18:00etan.
– Abenduaren 26an Elgetako Espaloia Kafe Antzokian 18:00etan.
– Urtarrilaren 2an Aian, arratsaldez.

Betagarriren ‘Hegan egin dezaket’, Antzuolatik eskatuta

Aste honetako saiorako ere hainbat kantu eskari egon dira eta ikus-entzuleek nahi izan dituzten bideoklipak jarri ditugu saioan: Antzuolako Janire eta Iosunek eskatuta, Betagarriren ‘Hegan egin dezaket’; Oriotik Idoiak bere senarrarendako eskatutako ‘Olvidé respirar, India Martinez eta David Bisbalena; Lekeitioko kuadrilla onenarentzat, Naiarak eskatutako ABBAren ‘The winner takes it all’; Oñatiko Egoitzek eskatutako Jason Deruloren ‘Wiggle’ eta Anai Arrebak taldearen ‘Zorte ona opa dizut’. Disfrutatu kantuekin.

Gabonetako DJ jaialdiak

Gabonetan, berriz, DJ jaialdi hauek izango ditut:

– Abenduaren 19an, Oñatiko Gaztelekuan 18:00etatik 21:00etara.
– Abenduaren 26an, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian 18:00etatik 20:30etara.
– Urtarrilaren 2an, Aian arratsaldez.

Bergara, Oñati, Antzuola edota Andoaingo eskariak saioan

Oñatiko Haizea Urrestarazuk James Arthur artistaren ‘Impossible’ jartzeko eskatu du; Bergarako Leirek Ken 7 taldearen ‘Bihotz’ entzun eta ikusi nahi izan du saioan; Izar gazteak, berriz, One Direction boskotearen ‘Steal my girl’ eskatu du; Andoaingo Alesek, El Barrioren ‘Pa Madrid’ eta Antzuolatik Iratik Hesian taldearen ‘Ez etsi’ jartzeko eskatu du. Gozatu saioarekin!