Emon taldearen ‘Txosneroak’, Eskoriatzako Aitziberrek kuadrillako Mariari eskainita

Saioari hasiera Eskoriatzatik Whatsapp bitartez iritsitako eskariarekin eman zaio; Aitziberrek bere kuadrillako Mariari eskaini nahi izan diolako Emonen ‘Txosneroak’. Horren ostean etorri dira beste eskari eta bideoklip hauek: Alegitik Anne eta Egoitzek eskatutako Shakiraren ‘La la la’, Bergarako H.I.S. kuadrillak eskatutako Fuego artistaren ‘Una vaina loca’, Orioko Idoiak eskatutako Iheskideren ‘Arrano beltzaren hegaldiak’ eta Oñatiko Imanolek Coldplayren ‘A sky full of stars’ eskatu du. Hasi dantzan!

Bergarako H.I.S. kuadrillak eskatuta, ‘Look right trough’

Hainbat kantu eskari izan dira saioan: Bergarako H.I.S. kuadrillak Storm Queen artistaren ‘Look right trough’ kantuaren bideoklipa eskatu du; Arrasateko Olaia eta Aimarrek, berriz, Vendettaren ‘Udarako gau luzeak’; Oñatiko lokal batetik Carlos Baute eta Marta Sanchezen ‘Colgando en tus manos’ eskatu dute; Eskoriatzatik En Tol Sarmientoren ‘Musikaren doinua’ entzun eta ikusi nahi izan dute saioan eta Miley Cyrus artistaren ‘Wrecking ball’ ere eskatu dute saioan.

Josu Zubiaren ‘Argazkietan bezala’, Oñatiko Haizeak eskatuta

Aste honetako saioan Josu Zubia Oñatiko kantautorearen ‘Argazkietan bezala’ kantuaren bideoklipa jartzeko eskatu du Haizea oñatiarrak bere anaia Aitorrek 17 urte bete zituela-eta, hari eskaini nahi izan dio abestia. Orioko Maddik ere bere anaia zoriondu nahi izan du Hilary Duf artistaren ‘Chasing the sun’ abestiarekin. Oñatiko Ane gazteak Glaukomaren ‘Haizea’ jartzeko eskatu du. Bergarako “rubia politenari”, Irati Lazkanori, Taylor Swiften ‘White horse’ eskaini diote, eta amaitzeko, Azkoitiko Hodei Sudupek Ricky Martinen ‘Come with me’ eskatu du.

Beasaingo Unaik Justin Bieberren ‘Boyfriend’ eskaini dio Aitana Esnaolari

Bihotzez eskaini nahi izan dio Beasaingo Unaik abestia Aitana Esnaolari eta bestelako kantu eskaerak ere izan dira saioan: Lekeitioko Naiarak eskatuta, Mikel Urdangarinen ‘Euria ari du’ kantuaren bideoklipa jarri da saioan; Enkoreren ‘Airea’, berriz, Oñatiko Imanolek eskatu du; Aretxabaletako Norak, ostera, ‘Mi patria digna’ entzun nahi izan du saioan eta Aretxabaletako Loinazek The Lonely island taldearen ‘Boombox’ eskatu du. Oñatiko Haizeak, bestalde, Gazte Chef izeneko lehiaketan parte hartu zuteneko argazkia bidali du.