Oñatiko saioko zale amorratuek Hesianen azkena eskatu dute

Oñatiko lokal batetik, saioko zale amorratuek Hesian taldearen ‘Ez etsi’ bideoklipa jartzeko eskatu dute; Scorpions taldearen ‘Wind of change’ jartzea nahi izan du Lazkaoko Iraiak; Bergarako Anderrek Badulake Terrorri eskaini nahi izan dio Wilo D’ New artisteren ‘Menea tu chapa’, Aramaioko Jon gazteak Kraussk Mutrikuko taldearen ‘Bizi’ eskatu du; eta Magic taldearen ‘Rude’ entzun nahi izan dute Oñatiko Amyk eta Eskoriatzako Galderrek. Eskari ugari jaso dira, beraz, saio honetarako ere. Hasi gorputza astintzen!

Ordiziako Maddiri bere urtebetetzean, ‘Muxurik muxu’

Saio honetan ere hainbat kantu eskari jaso dira. Tartean eskari berezi bat ere izan da; Ordiziako Maddi gazteak 14 urte bete ditu urriaren 22an eta bere urtebetetze eguna ospatzeko Enkore taldearen ‘Muxurik muxu’ kantua eskatu du. Bestelako eskariak ere izan dira: Mutrikuko Erikek Berri Txarrak taldearen kanturen bat jartzeko eskatu du; Maitek Bergaratik Juan Magan artistaren ‘Lady Loca’ ikusi eta entzun nahi izan du; Afrojacken abestiren bat jartzeko ere bi Whatsapp mezu iritsi dira, bata Galdakaoko lokal batetik Jon, Unai, Asier eta Iñakik bidalitakoa, eta bestea, Tolosako Myriamek bidalitakoa; azkenik, Enrique Iglesiasen ‘Bailando’ ere eskatu dute Aretxabaletako Jone gazteak eta Zarautzeko Aiorak. Disfrutatu musikarekin!

Bide batez, hurrengo DJ jaialdiak hauek izango dira:
– Urriak 26, domeka, Oñatiko Gaztelekuan 17:00etatik aurrera.
– Azaroak 22, zapatua, Bergarako Zabalotegin 18:30etatik aurrera.
– Abenduak 6, zapatua, Bergarako Zabalotegin 18:30etatik aurrera.
– Abenduak 20, zapatua, Bergarako Zabalotegin 18:30etatik aurrera.

Glaukomaren ‘Haizea’ edota Enkoreren ‘Gure ereserkia’

Aste honetan saioan ikusi ahal izan diren bideoklipak hauek dira: Glaukomaren ‘Haizea’, Tolosako Josebak eskatuta; Bermeotik Oihanak eskatutako Malumaren ‘La Temperatura’; Zumaian jaio baina Eibarren bizi den 24 urteko abeslari Adei Cuenderen ‘Love will set me free’; Anders Nilsen abeslariaren ‘Salsa, tekila’ kantua, Oñatiko Itziarrek eskatuta eta Enkore taldearen ‘Gure ereserkia’, Bilboko Lohizunek eskatuta. Gozatu bideoklipekin!

Esne Beltzaren ‘Quien manda hemen eta hor’, Arrasate eta Ibarratik eskatuta

Kantu eta bideoklip ugarirekin disfrutatzeko aukera izan da aste honetako saioan ere eta gazteek saioan parte hartzen jarraitzen dute Whatsapp eta sare sozialen bitartez. Hauek dira aste honetan egindako eskariak: Oñatitik jaien ostean lasai egoteko, Nico & Vinz bikotearen ‘Am I wrong’ kantua eskatu dute; Esne Beltza taldearen ‘Quien manda hemen eta hor’ eskatu dute, bestetik, Ibarratik eta Arrasatetik; Zarautzetik, berriz, Aloña gazteak Coldplay taldearen Viva la vida kantua eskatu du; Vendettaren ‘Udarako gau luzeak’ ere eskatu du Alegiko Annek; eta azkenik, Ariana Granderen ‘Problem’ abestia eskatu du Arrasateko Julen gazteak. Hemen duzue aste honetako saioa ikusgai.

Bestetik, inguruan izango ditugun hurrengo DJ jaialdien berri ere ematen dizuet:

Bergarako Zabalotegi aretoan 18:30etatik 21:30etara doan, gazteendako:
– Urriak 11, zapatua.
– Azaroak 22, zapatua.
– Abenduak 6, zapatua.
– Abenduak 20, zapatua.

Oñatiko gaztelekuan urriaren 26an, domeka, egingo den DJ jaialdian ere izango naiz musika jartzen 17:00etatik 20:00etara.

Betagarriren ‘Euri tanta bakoitzean’, Galdakaoko lokal batetik eskatuta

Gaztetxoek jarraitzen dute ‘Amaia DJ’ saiora mezuak bidaltzen eta oraingoan abesti hauek eskatu dituzte saioan jartzeko: Galdakaoko lokal batetik Jon, Unai, Asier eta Iñakik eskatu dute Betagarriren ‘Euri tanta bakoitzean’; Rapvivorosen ‘They are the rapers’ eskatu du Aramaioko Jon gazteak; Nyno Vargasen ‘Dame una razón’ jartzeko eskatu du Aramaion bizi den Busa izeneko gazte sahararrak; Gernikako Iratik, berriz, ‘Gure Esku Dago’ kantua entzun nahi izan du saioan eta Sinkope taldearen ‘Pa cuando me juzgueis’ ere eskatu dute Whatsapp bitartez. Gozatu saioarekin!