Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako kantu eskariak

Aste honetako saioan hainbat herritatik iritsi dira kantu eskariak; Lekeitio, Ordizi, Zarautz, Aramaio, Bergara eta Arrasatetik idatzi dute kantuak eskatzen. Bideoklip hauexek ikusi ahal izango dira: McOnak taldearen ‘Zerbezien komandua’, uda honetako abestietako bat izan den ‘Adrenalina’, Sociedad Alkoholika eta Violadores del Verso taldeen ‘Zombies’, Billy Currington estuatubatuarraren ‘Pretty good at drinking beer’ eta Gatiburen ‘Zeu, zeu, zeu!’. Disfrutatu iksu-entzunezkoekin!

Musika zainetan Altxatu taldearekin eta festa giroa La Pegatinarekin

Toki askotatik bidalitako mezuak iritsi dira saiora beste behin. Aretxabaletako Ibai gazteak Altxatu taldearen ‘Musika zainetan’ kantuaren bideoklipa jartzeko eskatu du; Gernikako lokal batetik, berriz, Abraham Mateoren ‘Señorita’ ipintzeko eskatu dute; Chenoaren ‘Quinta dimensión’ eskatu du Martak Bergaratik; En Tol Sarmiento taldearen ‘Musikaren doinua’ jartzeko eskatu dute Bergarako Anderrek eta Ordiziko Beñatek, horiek gainera bideoklipa eskaini nahi izan dute eta Anderrek Azpeitiko bere lagun Maiteri eta Andoiaineko Mirene Iraolari eskaini die, eta Beñatek, berriz, bere familiari; amaitzeko, Oñatiko Araotz auzoko Mikel gazteak La Pegatina taldearen ‘Miranda’ eskatu du. Ikus-entzunezko horiekin disfrutatzeko aukera daukazue bideoak. Hasi dantzan!

Enkoreren ‘Ozen oihukatu’ bideoklip berria ikusgai

Astelehenean, hilaren 8an estreinatu zuen Enkore taldeak bere azken bideoklipa: ‘Ozen oihukatu’. Sare sozialetan zabaldu da ikus-entzunezkoa eta egun bakarrean 1.700 erreprodukziotik gora jaso zuen bideoklipak. Bizkaiako Gautegiz Arteagatik saiora bidali duten Whatsapp mezu batean eskatu du gazte batek bideoklip hori jartzeko eta bere ahizpa Naroari eskaini nahi izan dio, gainera. Hesian taldearen ‘Ezin ahaztu’ edota Imagine Dragons taldearen ‘Demonds’, Romeo Santosen ‘Propuesta indecente’ eta Seguismundo Toxicomano taldearen ‘Ultimo asalto’ kantuak ere eskatu dituzte ikus-entzuleek saioan jartzeko. Hemen duzue saioa osorik ikusgai. Disfrutatu!

Eskari ugari jasotzen gabiltza, eskerrik asko!

Abuztuko oporren ostean, itzuli gara ‘Amaia DJ’ saioarekin eta eskari ugari jaso ditugu, gainera. Beraz, eskari horiek guztiak pixkanaka-pixkanaka jarriko ditugu saioan. Mila esker parte hartzen ari zareten guztioi!

Saio honetan kantu hauek jarri ditugu: One Direction taldearen ‘Little things’, Balvin artistaren ‘6AM’, D-Pintxos taldearen ‘Gure Esku Dago’, Gatillazoren ‘Esclavos del siglo XXI’ eta Iheskideren ‘Arrano beltzaren hegaldiak’. Bergara, Oñati, Antzuola edota Arrasatetik bidali dizkigute eskariak eta animo mezuak ere jaso ditugu adibidezLeintz Gatzagatik eta Elgetako Oste lokaletik.

Jarraitu saioan parte hartzen modu hauetara:
– Whatsapp: 688 69 00 17
– Twitter: @amaiadj
– Tuenti: DJ Amaia Txintxurreta