Aramaiotik eskatutako Egurra Ta Kitto taldearen ‘Heldu besotik’ edota Eskoriatzatik eskatutako ‘Bailando’ kantuen bideoklipak ikusgai

Hainbat kantu eskari jaso ditugu bideoklipen saio honetarako ere: Aramaioko Gillenek bere lagun Beñati eskaini nahi izan dio Egurra Ta Kitto taldearen ‘Heldu besotik’ kantuaren bideoklipa; John Legend artistaren ‘All of me’ eskatu digute, bestetik, Bergarako Martak eta Oñatiko Anek; Ken Zazpi taldearen ‘Hel nazazu eskutik’ ere eskatu digute Eskoriatzako lokal batetik Ane, Irune, Aitziber eta Maiderri eskaintzeko; Justin Beiber abeslariaren ‘Baby’ ere entzun nahi izan dute saioan Azpeitiko Hauts lokaletik bidali diguten mezuan esan diguten bezala; eta azkenik, Enrique Iglesiasen ‘Bailando’ ere jartzeko eskatu digute Eskoriatzatik. Disfrutatu saioarekin!

Oñatitik eskatuta, ‘Euskara da Euskal Herri’ kantua entzungai

Irati oñatiarrak ‘The cup song’ kantuaren euskarazko bertsioa jartzeko eskatu digu saioan. Iñigo Aritza Ikastolan eta Txioka Haur Ikastolan (Altsasun, Urdiainen, Olaztin eta Ziordin) auzolanean grabatutako kanta da eta euskara aldarrikatzeko aitzaki bezala erabili dute kantua. Beste bideoklip hauek ere ikusi ahal izango dituzue saioan: Aramaioko lokaletik eskatutako El Drogasen ‘Azulejo frio’, Aramaioko Ikerrek eskatutako SUM 41 taldearen ‘Motivation’, Oñatiko Nahiaren eskaria izan den David Bisbalen ‘No amanece’, Bergarako Basilio lokaletik eskatutako J Balvin eta Farrukoren ‘6AM’ eta Bergaratik eskatutako Never Surrender taldearen ‘Langileentzat’. Gozatu saioarekin!