Punk-rock, elektro latino eta rap kantuen bideoklipak

Estilo askotariko kantuak eskatu dituzte ikus-entzuleek ‘Amaia DJ’ saioan. Arcada Social taldearen ‘Eguna argitu da’, rap estiloan mugitzen diren Violadores del verso taldearen ‘La cupula’ kantua edo Kike Puentes eta Javi Rodriguezen ‘Calor de verano’ kantuen bideoklipak eskatu dituzte, besteak beste. Esne Beltzaren ‘Pasodoble’ eta Loquilloren ‘Feo, fuerte y formal’ kantuen bideoklipak ere eskatu dituzte saioan jartzeko. Bergarako Maitek Twitter bitartez egin du eskaria, Bergarako sanlokaletik ere bidali dute eskaera eta Aramaio aldetik ere iritsi da Whatsapp mezua kantuak eskatzen. Disfrutatu!

Arrasateko neska kuadrilla batek eskatuta, ‘Muxurik muxu’ kantua eta udarako abestiak entzungai

Eskoriatzako lokal batetik eta Aramaiotik uda honetan toki guztietan entzuten den ‘Adrenalina’ kantua eskatu dute Whatsapp bitartez; modu horretara, Eskoriatzako Ibai de Pablo laguna zoriondu nahi izan dute lagunek. Vendettaren ‘Udarako gau luzeak’ ere eskatu du OƱatiko Maialenek edota One Direction jartzeko ere eskatu dute; Eskoriatzako Leirek bere lagun Dianari eskaintzeko eta Irungo Anek ere eskatu du taldearen jarraitzailea delako. Enkore taldearen ‘Muxurik muxu’ kantua ere entzungai dago saioan Arrasateko neska kuadrilla batek eskatuta eta Elorriko Sermond’s taldearen ‘Clap your hands’ kantua ere eskatu dute Aramaiotik. Disfrutatu bideoklipen saioarekin!

Uda honetan gehien entzuten den abestietako bat, entzungai

Mezu ugari iritsi dira aste honetako saioan jartzeko. Eta ez bakarrik mezuak, argazkiak ere jaso dira saio honetan erakusteko; Antzuola eta Arrasateko jarraitzaile batzuek bidalitako argazkiak dira. Hala ere, musika saioa izanda ez dira falta izan bideoklipak. Bergarako Anderrek Kepa Junkeraren kanturen bat jartzeko eskatu du, Aramaioko Anttonek Doctor Deseoren ‘Que amanece de nuevo’ eskatu du, Aramaiotik Red Hot Chilli Peppers taldearen ‘Otherside’ kantua entzun nahi dutela ere bidali dute mezua eta McOnak taldearen ‘Kalera’ eta Enrique Iglesiasen ‘Bailando’ kantuaren eskariak ere iritsi dira Whatsapp bitartez.