Twitter, Whatsapp eta Tuenti bitartez jasotako eskarien bideoklipak, saioan

Saioan parte hartzeko hiru bide daude: Whatsapp mezuak 688 69 00 17ra bidalita, Twitter bitartez @amaiadj-ra idatzita edota Tuentin DJ Amaia Txintxurretara idatzita. Jarraian ikus dezakezuen saioa egiteko, hiru bide horien bitartez jaso ditugu eskariak. Besteak beste, kantu hauek ikusi ahal izango ditugu: Oñatiko Gure Esku Dagoren bideoklipa edota One Direction taldearen ‘You and I’ balada. Ikusi eta disfrutatu musikaren saioarekin!

Hainbat DJ jaialdiren berri ere eman behar dizuet. Emanaldi berri batzuk ere badaude!

– Ekainak 7, Ermuko plazan 19:00etatik 21:00etara.
– Ekainak 7, Bergarako zezen plazan 23:00tatik 1:30era.
– Ekainak 8, Ermuko plazan 18:30etatik 20:30etara.
– Ekainak 13, Durangoko Santa Rita ikastetxeko festan.
– Ekainak 15, Arrasateko Herriko plazan, haur dantzarien eguna ospatzeko.
– Ekainak 21, Arluzeako festetan.
– Ekainak 27, Antzuolako Zurrategin 21:30etatik aurrera.
– Ekainak 28, Oñatiko Zubillaga auzoan arratsaldez eta gauez.
– Uztailak 1, Zumarragako festetan 19:00etatik 21:00etara. Gauean, Oihan Vega.
– Uztailak 27, Bergarako Bolu auzoko jaietan 19:30etatik 21:30etara.

Bergara, Oñati, Eskoriatza edota Orioko eskariekin egindako saioa

Hainbat kantu eskaera iritsi zaizkigu saio honetarako ere. Besteak beste, gure ikus-entzuleek abesti hauek eskatu dizkigute: aurtengo Kilometroak jaieko ‘Erria txikota’, Ellie Gouldingen ‘Goodness gracious’ edota C2C taldearen ‘Happy’. Kantu horiek eta gehiago dituzue saioan, ikusi!

Eta hainbat DJ jaialdien berri ere eman behar dizuet. Hemen duzue nire hurrengo DJ jaialdi eta emanaldien berri:

– Maiatzak 24, Bergarako Zabalotegin 18:30etatik 21:30etara.
– Ekainak 7, Ermuko plazan 19:00etatik 21:00etara.
– Ekainak 7, Bergarako zezen plazan 23:00tatik 1:30era.
– Ekainak 8, Ermuko plazan 18:30etatik 20:30etara.
– Ekainak 13, Durangoko Santa Rita ikastetxeko festan.
– Ekainak 15, Arrasateko Herriko plazan, haur dantzarien eguna ospatzeko.
– Ekainak 21, Arluzeako festetan.
– Ekainak 27, Antzuolako Zurrategin 21:30etatik aurrera.
– Ekainak 28, Oñatiko Zubillaga auzoan arratsaldez eta gauez.

‘Zure mundua’ edota ‘Talk dirty’ kantuak, saioan

Arrasate edota Barakaldotik iritsi zaizkigu kantu eskaerak saio honetarako. Besteak beste, kantu hauek entzun ahal izango dituzue saioan: En Tol Sarmientoren ‘Zure mundua’, Garilak 26 taldearen ‘Mende laurden’, Mala Rodriguezen ‘Quien manda’, Pentatonix taldearen ‘Radioactive’ edota Jason Deruloren ‘Talk dirty’. Disfrutatu!

Eta gogoratu, zapatu honetan, maiatzak 17, Arrasateko Musakola auzoko jaietan izango naiz San Isidroak girotzen. 23:00etatik aurrera, San Antolin plazan egongo naiz DJ moduan.

Datorren zapatuan, berriz, maiatzak 24, Bergarako Zabalotegin izango naiz 18:30etatik 21:30etara DJ jaialdiarekin. Etorri dantzara guztiok!!!

Ze esatek taldearen ‘Ibuprofeno goizak’ edota Stromae artistaren ‘Papaoutai’, saioan

Bergara edota Oñatiko eskariak iritsi zaizkigu saiora eta ikus-entzuleek eskatutako kantuak jarri ditugu beste behin ‘Amaia DJ’-n.

Zuek ere eskatu zuen kantuak modu hauetara: Whatsapp bitartez 688 69 00 17ra mezua bidalita, Twitterren @amaiadj helbidera idatzita edo Tuentin DJ Amaia Txintxurretara idatzita. Animatu eta segi mezuak bidaltzen!

Hemen duzue saioa osorik ikusgai.

Esne Beltza taldearen ‘Gogoak’ eta moda-modan dagoen ‘Adrenalina’ kantuak, saioan

Whatsapp mezu ugari jaso ditugu dagoeneko zuen kantu eskakizunekin, eskerrik asko! Debagoieneko hainbat herritatik idatzi digute: Oñati, Bergara, Arrasate edota Antzuolatik, adibidez. Baina bailaratik kanpo ikusi gaituztenen mezuak ere jaso ditugu: Urretxu, Hernani, Bermeo, Matiena edo Durangotik, besteak beste.

Ilusio handia egiten dit zuen mezuak jasotzea, beraz, segi guri kantuak eskatzen eta zuen lagunak mezuen bitartez gure saiotik agurtzen. Gogoratzen dituzue zeintzuk diren parte hartzeko bideak? Hauexek:

– Whatsappa: 688 69 00 17
– Twitter: @amaiadj
– Tuenti: DJ Amaia Txintxurreta

Saio honetan Esne Beltzaren Gogoak kantua eskatu digu, adibidez, Arrasateko Maria Freciak. Shakira eta Rihannaren Can´t remember to forget you kantua, berriz, Tuentitik eskatu digu Matienako Alizek. Martin Garrixen Tsunanimals kantua jartzeko eskatu digu, bestetik, Bermeoko Markelek. Hesian taldearen abestiren bat jartzeko eskatu digute Oñatiko Eider eta Nahiak eta baita Durangoko Itxarok ere. Eta azkenik, Adrenalina kantu ezaguna ere jarri digu Bergara eta Antzuolatik jaso ditugun eskariei erantzunez.

Pixkanaka-pixkanaka joango gara jartzen eskatzen diguzuen abestiak. Momentuz, disfrutatu saio honekin!