Hesian taldearen ‘Amets bat’ bertsioa eta Adei Cuende eibartarraren bideoklipa

Gure ikus-entzuleek bidalitako kantu eskariak kontutan hartuta, musika dantzagarrienarekin gozatzeko aukera izango dugu beste behin. Clean Bandit talde britainiarraren ‘Rather be’, Paula Rojoren ‘Si me voy’ edota Betagarriren ‘Milaka izar berri’ kantuak jarri ditugu, besteak beste.

Whatsapp mezua bidali digu baita ere, Zumaian jaio baina Eibarren bizi den Adei Cuende 24 urteko gazteak. 2009. urtean Eusko Dance lehiaketa irabazi zuen eta bere ‘Betirako’ kantuaren bideoklipa jarri dugu saioan. Zorte on, Adei zure ibilbide artistikoan!

Eta bestalde, Hesian taldeak iragarri du urrian kaleratuko duela taldearen seigarren diskoa izango dena. Hori iragartzeko, Alaitz eta Maiderren ‘Amets bat’ kantua bertsionatu dute eta martxoaren 30ean estreinatu zuten bideoklipa ere izan dugu saioan ikusgai! Disfrutatu, lagunok!

Eta gogoratu, bidali zuen kantu eskaerak hiru bide hauen bitartez: bidali Whatsapp mezua 688 69 00 17 telefonora edo idatzi Twitter-en @amaiadj helbidera edo Tuentin DJ Amaia Txintxurretara. Zuen eskarien zain gelditzen naiz. Animatu eta parte hartu!

Arrasate edota Urduñako gaztetxoen kantu eskaerak saioan

Arrasateko Oihan gazteak eskatutako Vendettaren ‘Udarako gau luzeak’ kantua, Urduñako Mariak eskatutako Ihesbideren ‘Arrano beltzaren hegaldiak’ kantua edota Arrasateko Imanol, Danel eta Ibaik eskatutako ‘Hey brother’ kantuen bideoklipak ikusgai izan dituzue saio honetan.


Eskatu zuen gustuko kantuak, zoriondu zuen lagunak edo bidali lagunen artean egindako argazkiak edo bideoak.

Parte hartzeko hainbat bide dauzkazue: bidali Whatsappa 688 69 00 17ra, edo idatzi Twitterren @amaiadj helbidera edo Tuentin DJ Amaia Txintxurretara. Pixkanaka-pixkanaka bagoaz zuen mezuak jasotzen, baina gehiago nahi ditugu! Animatu eta parte hartu!