Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

BBK LIVE 2012

Musika betidanik izan dut gogoko, ez dira gutxi zuzeneko kontzertuak edo joandako jaialdiak baina bizitzaren egoerak direla kausa, 2012an izan naiz lehen aldiz Bilboko BBK Live jaialdian.

Ongi antolatutako jaialdia iruditu zait, jende pila batu izan da, The Cure eta Radiohead bezalako taldeak ikusteko; horixe diote datuek behintzat, azken egunean, larunbatean, jende gutxiago egon baitzen; Garbagek izan zuen gaueko-buru izateko aukera.

Zer esango dut nik, itzela izan zela jaialdia, The Curek uste baino okerrago egin zuela, akaso 3 orduak luzeegiak egin zitzaizkidan, nork daki. Radiohead oso ongi, betiko moduan, gainera Karma~Police zuzenean entzuteko aukera izan genuen, beraien kontzertuetan erraza izaten ez den gauza. Bestalde, Garbagek oso ongi egin zituen etxeko lanak, uste baino gazteago azaldu ziren oholtza gainean eta gogoz abestu zituzten beraien abesti berri eta zenbait klasiko.

Bukatu da jaialdia? Ez, orain dator hoberena, beste taldeak ezagutzeko aukera, Belako euskaldunek kriston kontzertua egin zuten lehen egunean, Enter Shikari (ezagutzen ez nituenak) taldekoek gogoz jarri zuten dantzan beraiengana hurbildu zen jendea, dudarik gabe jaialdiko talderik gogorrenetarikoa eta bestetik, Inspector Cluzo, ajeaz ahaztea lortu zuen talde honek, a zer nolako energia duten. Duda gabe hauek izan dira, jaialdiko aurkikuntzak.

Musikaz gain, ohitura dut egunen batean errealeko elastikoa eramateko, zenbait jaialditan arreta biziz ibili izan naiz (ez baitakizu nor aurki dezakezun) baina Bilbon izanda uste nuen ez nuela arazorik izango. Jaialdian zenbilen jendearekin ederki asko ibili ginen brometan, Erreala gora, Erreala behera edo ta Athletik zela; baina beti lagun artean. Lotsagarria iruditu zitzaidan segurtasuneko tipo batek esan ninduenean kamiseta horrekin bertatik alde egiteko, hark zerbait nahi zuen eta denbora kontua izan zen bere lekutik atera eta nere bila etortzeko, bai jipoia emateko asmoz, ez dakit nola, Bilboko lagun batzuen laguntzaz eskapo egitea lortu genuen. Baina ez zitzaidan bidezkoa iruditu tipo horren jokaera, beste batzuekin hitz egin dut honi buruz eta esan ninduten ikusi zutela segurtasuneko tipo bat (seguraski drogak direla eta) beste mutil bati kriston jipoia emanez.

Azkenean musikaz gogoratzen naiz, bertan egindako lagunetaz eta beste mila gauzetaz, baina penagarria iruditzen zait Euskal Herrian horrelako arazoak izatea futbol kamiseta bat dela kausa; eta are larriagoa dena, segurtasuneko tipoekin.

#BLOGEU BEHARREZKOA?

Azken astean twitter bidez #blogeu delakoa pozik jarraitu dut; eta bat nator euskal blogosferan ezagutzen ditudan “zakur-zaharrek” diotenarekin:

@iturri: #blogeu Ez dugu Euskadiko blogarien elkarte bat behar.

@luistxo: La opinión de una pantera vasca.

@teketen: blogue.

@joxe: Blogeu? Gracias pero no.

@sarean: Eusko Blogariak vs. #blogeu.

Hala ere, nik galdera bat egiten diot nire buru eta inguruari:
“Beharrezkoa ahal da Elkarte bat osatzea?”
Niri behintzat errazagoa -eta askoz onuragarriagoa- iruditzen zait noizean behin bilerak edo ta tweet&beers delako antzekoak mahai baten inguruan edo ta taberna batean antolatzea. Di-da presta daitekeen zerbait da, internetek eskaitzen dituen baliabideak erabilita, niri libreagoa iruditzen zait, askeagoak izateko aukera; lehendakari, diru-laguntza edo ta politika kontuak bertan sartu gabe. Lagun arteko bilera, guztien artean eta guztientzat antolaturiko bilerak.
Nik behintzat #blogeu-ri usain arraroa nabari diot; ikusi beharko dugu euskal blogosferak ekimen berririk ernaltzen duen edo ta #blogeu-k nolabaiteko mutazioa jasaten duen.

WHOOPAA, SARE SOZIAL BERRIA

Sare sozial ugari existitzen dira jada interneten, honen adibide dira: facebook, linkedin, twitter, g+ edo ta tuenti. Hala ere, baten batzuek oraindik sare sozial perfekturaren bila dabiltza eta horrelaxe ezagutu dut Whoopaa.

Egunkarian hauxe irakurrita: “Whoopaa ofrece al usuario lo que Facebook no puede dar.”

Baliteke Asier Sarasuak arrazoi izatea, sare sozial honek zenbait berrikuntza eta aldaketa dakartza; baina nik beste galdera bat egingo nioke nire burua: “Gaur egun facebookek daukan jendetza mugiaraztea lortuko dute?” G+ aski ongi plazaratu zuen bere sare sozial berria eta oraindik ez dakit nik espero zituen emaitzak lortu dituen. Lagun dexente ezagutzen ditut sare sozialetan mugilduta dabiltzanak, eta gehienek facebook erabiltzen dute besteek hori erabiltzen dutelako, ezagunena delako eta bere garaian boom antzeko bat egon zelako. Erabiltzaile askok ez dute Whoopaa ezta ezagutuko; beste askok jada Tuentiko kontuak ezabatu dituzte eta soilik Facebooken jarraitzen dute.

Barkatu, baina nire ustean sare sozialen asuntua jada out aurkitzen den gai bat da. Poztuko nintzateke guztia ongi irtengo balitz, baina nik behintzat ez dut batere argi ikusten, hala ere, beraien helburua lortu dutela uste dut; interneten beraien produktuari buruz hitz egitea.

BERTSOLARI, MIKEL ALTUNAREN FILMA

Euskararen Eguna ospatzeko asmoz, Hondarribian aukera paregabea sortu zitzaidan larunbatean; Asier Altunak ekoizturiko Bertsolari film/dokumentala ikustea. Egia esan behar baldin badut, zenbait zalantza nituen aurkituko nuen proiekzioari buruz, baina internet bidez zenbait kritika irakurri nituen eta bazirudien Mikelek lan aproposa egin zuela. Bestalde, Hondarribian egindako auditorio berria ikusteko aukera aproposa izan zen.
Duda gabe, 3€ren truke larunbat arratsalde paregabea pasa nuen eta Bertsolari filma asko gustatu zitzaidan, ikusi ez baduzue benetan gomendagarria.

BILBORA ITZULI, 2011/2012RAKO IKASLE PISUA

Bai azkenean 2011/2012ko kurtsorako Bilbora itzuli beharra daukat; oraingoan beste aldean aurkitzen naiz, alegia, ez daukat pisurik ezta bertan ikasten duten ikaslerik ere. Oraingoan ni egon beharko naiz elkarrizketen atzean, ni beste batzuen etxeetan sartu beharko naiz; eta guzti hau uda nahiko berezi bat bizi ostean. Oraingoan kurtsoak irailan hasten dira, eta gradu delakoetan aurkitzen dira ikaslean, beno agian masterrean sartuta dabilen norbait ere egon daiteke. Esandakoa, berriro ere, Bilbora. Norbait pixukide bila edo egongo balitz ederki asko eskertuko nuke.

EUSKARAREN ALDEKO JAIAK 2011

Korrika ate joka dugun honetan, euskararen alde ospatuko diren jaialdien zerrenda egitea erabaki dut; baliteke euskaldunok jada gure ajendetan datak gorriz izatea, baina badaezpada hona hemen zerrenda:

  • Korrika 17
  • Noiz: Apirilaren 7tik 17ra.
  • Non: Trebiñun hasi eta Donostian bukatu.
  • Ibilaldia
  • Noiz: Maiatzak 29.
  • Non: Ondarroa.

Argi dago badagoela nora joan, aukera anitza baitugu, pena aurten Hondarribian korrika egin ahal ez izatea, baina ingurutik behintzat ikusteko aukera izango dugu.

SUGAAR DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN

Gaur egun oraindik Deustuko Unibertsitateko ikaslea izaten jarraitzen dut, hala ere, 2011/2012 kurtsorako ikastetak amaitzea espero dut.

Gaurkoan Sugaar Euskal Kultur Mintegiari buruz solastu nahi dut, jada zenbait hilabete daramatzate Bilboko Deustuko Unibertsitatean, baina duela gutxi izan nuen beraien berri. Sare sozialetan ere aurki ditzazkegu Sugaarrekoak, bai Facebooken eta baita Tuentin ere.

“Txikitasunaren Handitasuna”
lelopean martxoaren 31n ekitaldia idazakaritza ondoko Paraninfoan 12:15etan egingo dute.

Ez dakit nolako harrera izango duen Sugaar Elkar Kultur Elkarteak baina zoriontzekoa beraiek sortu dutena. Gogoratzen dut bai Unibertsitatean hasi nintzen garaian euskaraz hitz egiteko / ikasteko aukerak; azkenean ikastolan ikasitakoak edo ta herritarrok euskaraz hitz egiten genuen, baina Bilbora iritsi nintzenean guztiz arrotza egin zitzaidan egoera.

Nork daki nolakoa izango den orain datozen herri/ikastoleko ikasleentzat baina nik behintzat aurrera-pausu nabaria ikusten dut. Zorionak!

HARUNTZA BEGIRA

Zenbait aste pasa dira azkenekoz hemen idatzi nuenetik, akaso jada 140 karakterez osaturiko mezuekin aski daukat, auskalo.

Gaur ere gogoratu dut Txampanada, Bilbon gabonetako “oporrak” hasi baino lehenagoko azken ostegunean ospatzen den jaialdia. Baliteke nostalgia izatea, baina argi daukat Bilbo berezia izan dela; aste honetan bertan, Kafe Antzokiak urteak bete ditu; Zorionak!.

Aurtengoan, gabonetan euskaldunok San Mamesen futbol partida jolasteko aukera izango dute; gauza ttikiak dira baina hauxek dira gure egunerokoa handi egiten dutenak

Behintzat aurtengo abenduan Donostiatik pasatzeko aukera izango dut Santo Tomas Egunean; guztiok badakigu bertan Bilbon baino ohitura handiagoa dagoela.

PARIS IKUSI BEHARREKO HIRIA

Duela astebete Parisen nintzen. Lagun bati bisitan, lan kontuak edo ta Unibertsitate praktikak direla medio bertan amaitu baitu, nork daki non amaituko duen baina badirudi ez duela gurean amaituko.

Lehen aldiz egon nintzen joan den astean Parisen, bai bidaia oso laburra izan zen, baina ederki asko pasa nuen. Ostiralean Pariseko zenbait gauza bixitatu nituen, beti turistak lagun nituela, turista pila daude Parisen leku oro. Gau partean ez nuen parraldarik egin, hala ere, “Crêpe” bat afaltzeko aukera izan nuen, eta beranduago zenbait birra pintxar edan genituen, baina lasai asko, larunbatean egun gogorra izango baitzen.

Larunbatean goiz-goizetik Parisen murgildu ginen, turisten artean, milaka leku ikusi eta argazki egin genituen; gehien gustatu zitzaidana bizikletak alokatzearena izan zen, oso ongi pasa genuen kotxeen artean, zubiak zeharkatuz eta Tourreko leku klasikoetatik pedalei emanez.

Gau partean, “Pigalle”n aurkitzen den La Cigale areto famatuan izan ginen, Crystal Castles taldearen kontzertuan. Bihar larunbata kanadiarrak Bilbon izango dira, seguru Kafe Antzokia ere ederki asko beteko dutela; frantsesik egongo da bertan?

UDA EZBERDINA

Uda bukatzear daukat eta jada Deustuko Unibertsitatean hasi dira klaseak, beste batean aipatu nuen moduan ez nabil Bilboko ikasle pixuan; ez zuen zentzurik alokairu bat ordaintzeak 10.5 kreditu falta zaizkidanean.

Aurtengo uda guztiz ezberdina izan da, lehenik eta behin irailean azterketarik izan ez dudalako, alegia, San Fermin garaian egin behar izan nituen Bolognia prozesua dela eta; zer nahiago? Emaitzak ikusiz gero, badirudi Unibertsitateko ikasleak hobe gabiltzala Bologniar erara.

Aurtengo udan berriro ere Dublinera joateko zortea izan dut, diferentzia nabaria izan da, jada kaleak, autobusak, ordutegiak eta jakin beharrekoak banekizkien; horrelaxe, Seomra Spraoi edo ta Dublin Exchange bezalako leku bereziak ezagutzeko aukera izan dut, bat baino gehiago harrituta geratzen zen ni bertan ikusitakoan.

Dublineko egonaldia amaitzerakoan, herrira etorri nintzen, bertako jaiak ate joka baitzeuden. Esan beharra daukat beste urteetan ez nuela jaietan egoteko aukerarik izaten, azterketa garaia edo hauek prestatzeko garaia izaten baitzen; baina urtengoan herrian egoteko zortea izan dut. Gainera oso une bereziak bizi izan ditugu lagunartean, nire lagunetako bat kantinera moduan atera baita Gora Ama Guadalupekoa konpainian, eta hondarribiarrontzat egun berezia izan ohi da irailaren 8a.

Orain jaietako ajeari aurre egiteko garaia iritsi da, Unibertstatetik gauzak nola doaz ikustea eta gelditzen zaizkidan kreditu gutxi hauei egurra ematea. Hala ere, ohitura dudan moduan, etzi Miranda aldera joango naiz Ebrovisioko Jaialdiaz gozatzeko intentzioarekin.