Hileko artxiboak: maiatza 2008

VILLANUEVA ERREALEAN.

Badiola Errealera iritsi zenean fitxaketa dexente entzun genituen, hala nola, Crosas, Fran Merida, Marti, Victor, Zigic, Nacho , Villanueva etab.

Batzuk etorri dira beste batzuk ez; beste batzuk iristear daude. Gaur Anoetan jokatuko du Erreala U.D Salamancaren aurka, hasiera batean gaurko partidua ETBn ikusteko aukera genuen, baina badirudi Badiolak zelaia betetzeko asmotan ETBri ezezkoa eman diola. Ez dakit zelaia beteko den, baina aspaldiko partez etxera etorri naiz azterketa garaian eta Anoetara joango naiz, ea zer gertatzen den.

Amaitzeko Errealak jokalari berria fitxatu duela esan, Carlos Villanueva, 22 urteko txiletar gaztea.

KEROBIA ETA IRRATIA.COM BILBON

Irratia.com posible egiten dutenek ekainaren 12rako besta berezia antolatu dute Bilboko Kafe Antzokian, Kerobia eta Lauroba taldeen kontzertuak.

Duela gutxi Kerobia taldekoek DOKAn jotzeko aukera izan zuten eta bertan egon ziren lagun batzuek esan zidatenez kontzertua oso ongi egon zen, taldekoek gustoko izan zutela kontzertua DOnostiako Kafe Antzokia guztiz bete baitzuten. Kontuan izanda garai horretarako azterketak amaituta izango ditudala posiblea da bertatik pasatzea.

DOWNLOAD FORZA

Atzo gertatutakoak asko harritu ninduen, bapatean segapotoa poltsikotik atera eta Download Forza azaltzen zen mezua ikusi nuen mugikorreko pantailan; teklaren bat sakatu eta ezer. Bateria kendu, jarri piztu eta … berriro Download Forza. Orduan mugikorra itzaltzea erabaki nuen eta internet bidez zer izan litekeen bilatzeari ekin nion. Badirudi nire Samsung Z150 hilik dagoela, interneteko zenbait foruetan irakurri nuenez mezu hau mugikorra flasheatu dugunean agertzen da, baina nik ez nuen ezer egin poltsikoak soilik eramaten nuen. Zein gauza arraroak gertatzen diren. Hala ere denbora dexente iraun du mugikorrak, hemen idatzi bai nuen Vodafonerekin kontratua egin nuenean.

Gaur bertan beraien webgunean sartu eta nituen puntuekin, Nokia 5200 mugikorra aukeratu dut, ez dakit zenbat denbora itxaron beharko dudan segapoto berria eskuartean izateko, baina ezagutzen ditudan zenbait lagun ez dituzte arazo handirik izan Vodafoneren puntu zerbitzuekin :-). Norbaitek badu Nokia 5200 rik? Iritzirik? Esperientziarik?

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA

Orain Unibertsitateko ordenagailu gelan aurkitzen naiz. Orain Estatistika 2ko klasean egon beharko nuke. Ez zegoen inor klasean. Ez zegoen oharrik klasean. Badirudi klaserik ez zegoela. Ostirala eta goizeko 9:00tan ezertarako azaldu naiz Unibertsitatean. Orain azken kurtsotan gabiltzanok azterketak ditugu, klaseak amaituta, baina beste kurtsotakoek oraindik klaseak dituzte, Estadistika 2 esaterako.

Mila esker RiaƱo Sierra irakasleari, mila esker abisurik klasean ez jartzeagatik, mila esker e-mailik ez bidaltzeagatik, mila esker Deustuko Unibertsitatea hain handia egiteagatik, mila esker benetan.

BILBOKO IKASLE PIXUA, PIXUKIDE BILA, 2008/09

Azkenean gure pixukidea Lyonera joango da, hurrengo urterako pixukide bila gabiltza. Zer egin dugu pixukide berri bat bilatzeko?

Jakina da internet bidez gauz asko egin daitezkela baina inoiz ez nuke pentsatuko pixu eta pixukideak bilatzeko zenbateko aukera dagoen Web 2.0 delakoarekin.

Lehenik eta behin, guk asuntu honetarako e-mail bat sortzea izan zen, horrela posible izango genuen pixukide guztiak pixukide berrien notiziak izatea, bestalde norberak bere etxetik asuntua nola zihoan ikusteko aukera izango zuen, eta denak parte hartzeko aukera izango genuen.

Baina nola iritsiko zaizkigu pixukide berrien emilioak sortu berri dugun kontura? Horretarako, LoQuo Bilbao bezalako zerbitzu bat erabiltzea erabaki genuen, bertan iragarkia jarri eta itxaron. Egunak pasata zenbait emilio jaso genituen, batzuk gure gustokoak eta beste batzuk ez; batzuek erantzuna jaso zuten. Baina frente gehiago ireki behar genituen, horrelaxe ikasten dugun Unibertsitate ezberdinetako kortxoetan iragarkiak jartzea erabaki genuen; norbaitek Uniko kortxoetan dagoera irakurtzen ahal du? Ez dakigu. Amaitzeko interneten bilatuz, EasyPisorekin topo egin dut, egia esan behar baldin badut ez dakit Bilbon zer moduz funtzionatuko duen, baina argi dago Bartzelona eta Madril bezalako hiri handietarako aukerak nahiko ugariak direla. Akaso itxarotea izango da, baina oraintxe bertan hurrengo ikasturteari begira 4 ikasleekin bizi garen pixuan 3 ikasle bizitzea oso garesti aterako litzaiguke, horregatik gabiltza Bilbon ikasten duen 4. baten bila.

Zer egingo dugu hurrengo urtean? Ikasle bat sartu, berriro ere pixuak ikusten hasi? Norbaitek kasualitatez etorri nahi izango balu, edo pixu bila baldin badabil utzi dezala hemen iruzkinen bat, edo bidal dezala emilioren bat, bertol (arroba) gmail( puntu) com era.