Hileko artxiboak: maiatza 2007

Udako bidai merkeak

    Batzuei azterketetan sartzeko oso gutxi falta zaigu, baina beste batzuek burua oporretan dute. Gaur egun internet bidez gauz asko egin ditzazkegu eta horrela adibidez gure oporrak antolatu.

    Gazteak izanda “mundua ezagutu” nahi dugu, eta ahalik eta merkeen ahal izanez gero behintzat. Lagun baten helbide bat pasa ninduen beste egunean, eta zergatik ez zuei esan?

    HostelWorld
 
    Orain zuei dagokizue nora bidaiatu nahi duzuen erabakitzea, hor behintzat eskaintza bikainak daude, eta lagun berak erabili izan du behin baino gehiagotan eta fidagarria dela esan dit. Guk bitartean ikasten jarraituko dugu, “buru belarri”.

Corcobado + MunLet

    Bilboko AZKENAn izango ditugu Munlet eta Corcobado taldeak. Egia esan behar baldin badut ez nuen Corcobado taldea ezagutzen baina bai Munlet; horrela talde ezezagun honek nolako musika egiten duen entzun izan dut.
    Biak dira desberdinak, bereziak eta xarma arraroa daukate. Elektronika nahiz Espainiar kitarrak hilaren ostiralean gaueko 9:30etan.
MySpace Munlet
MySpace Corcobado
    Argi dago orain ikasteko garaia dela, eta horrexegatik geldituko gara pixukide guztiak Bilbon, asteburuan jo ta ke ikasteko; baina kulturaz ere gozatu nahi dugu. Ikasketak eta musika koktel perfektua.