Hileko artxiboak: ekaina 2006

Bolivia Despierta

Kazetaria den lagun bat daukat. Mila bider esan diot blog bat egiteko, zeren nahiko ongi idazten du eta gai oso interesgarriak lantzen ditu, nire ustean behintzat. Ikastetxe Nagusian bi urtez egon naiz berarekin eta nahiko majua da; milaka gaiz jardun gaitezke berarekin, baina gehien menperatzen dituenak euskal musika eta mendia nahiz eskalada munduarenak dira.
Gauzak horrela beti izan du gogoko bidaiatzea eta oraingoan “Bolivia”runtz joango zaigu mutila, horixe dio bere blog berrian behintzat, Bolivia Despierta izenekoa; orain ikusi beharko dugu zelan dabilen blogarien munduan; beste batzuk bitartean “Moskun pasako ditugu datozen gauak, ilargiari so eginez edo.

BTX! Moskun

Azkenean ikusi genuen Berri Txarraken kontzertua Moskun, euria gogoz egin zuen arratsaldean hainbestekoa izan zen non Hondarribiko Sagardo 06 eguna bertan behera geratu zen, gauean ere zenbait euri malko egon ziren baina ez ziren nahikoak izan BTX!ekin bukatzeko.
Gaua nahiko azkar pasa zen, eta harritzekoa BTX! kontzertuan zein jende gaztea zegoen, akaso zahartzen hasi gara… baina ikusi nituen azkenaldian, Bilboko Kafe Antzokian jendea nagusiagoa zen, hala ere ez zen gaizki egon kontzertua.

Ni etxean geratuko naiz

img_jun_23_2006_48_02

Zer bilatuko nuen hona iristean. Horixe galdetu diot nire buruari behin eta berriz egia esateko harrera ez da uste bezain ona izan, baina niri bost axola eta ez dut “polemika” ilunik sortu nahi, baina argi dago hemen bakoitzak berea egiten duela; guztiak ez gara ez infernura joango, batzuek behintzat oraindik ikasten darraite.
Nik festarako gogoan nuen San Juan Gauean eta egia esateko aukera nuen Bilbon farra egiteko lagun batekin baino gehiago baina nire aukera etxera etortzea izan zen, behintzat horrela lagun batzuekin gauez ateratzeko aukera izango nuela espero nuen, baina batak nahiago du ostegun batean Donostiara joatea “bataplán” maitean egoteko, gaur ateratzeko moduan zaude? Ez dut uste, bat gutxiago. Besteari bost axola zaio plana Irun hurbil dauka etxetik eta edozein momentutan joan daiteke etxera, nahiz eta autobusik edo taxirik ez egon… Zer egin? Ba nik argi daukat, bihar larunbata guztiak irtengo gara BTX! taldea ikus entzungo dugu eta gaurkoa joan dadila pikutara, “aligeniatuta” jarraituko dut Mundial honekin; ba ahal dago zerbait hobeagorik? Argi dago hemen bakoitzak beti bere aldera egiten duela, maite nituen hitz batzuek akaso duela zenbait hilabete galdu dira eta ni ez naiz konturatu…

“Oraingoan ni izan naiz, ez dakit ez daukat gogorik gaur eta bihar ateratzeko eta gogoko daukat parranda, ez nintzateke zergatik sentitu behar egunero ez da 9 bat ateratzen, ez dakit soilik gaur ez dut gogorik, ez da ez jendearengatik atera behar den jendea lagunak ditut hain lagunak atera behar ez direna bezain beste baina, bakarrik ez dudala gogorik… espero dut inork ez arazorik ez izatea, ez dakit zer izango den, ez dago neskarik medio, ez dago arazorik medio, ez dakit zer dagoen medio… ea bihar gogoz nabilen”

Bukatzear eta Hastear

Blog hau jarraitu duenak jakingo du Bilbon ikasten dudala eta 3 urtez jarraian Ikastetxe Nagusi batean egon naizela, oraingoan hurrengo urtean Ikastetxe Nagusi honetan egongo ez naizela esan dezaket, jada pisua aurkitu dugulako.

Egia esan behar badut mila pasarte bizi izan ditut Ikastetxe Nagusian batzuk politak eta beste batzuk ez hain politak milaka jende ezagutu eta baita lagunak egin ere; askotxok oraindik Bilbon jarraitzen dute eta beste batzuk amaitu dituzte ikasketak edo beste hiri batetara joan dira.

Hurrengo urtean guztia desberdina izango pisuan guztia geuk egin beharko dugu, baina guk jarriko ditugu ordutegiak; ez dakit askatasun gehiago izango dugu baina baita betebehar gehiago. Jada behintzat pisua aurkitu dugu eta nahiko itxura ona dauka ikasle pisua izateko, bestalde joaten garen ikasleak elkar ezagutzen dugu eta Ikastetxe Nagusian zenbait urte pasa ditugu elkarrekin; ea nola ateratzen den abentura berri hau.

Yu ar mai nano?

Gogoz iritsi naiz Bilbora, egundoko asteburua pasa baitut etxean. Etxean opari sorpresa bat nuen esperuan eta zer eta “ipod nano 4GB” polita; nik ez nuen horrelako ezer espero, anaiek oparia zen eta egia esateko ba kamisetaren bat edo espero nuen, ez 60 eurotik gorako den oparirik. Gehiegizkoa izan da, baina egia esateko behar nuen mp3 irakurgailu bat ;D Bete betean asmatu duzue.
Jada musika sartzen hasi naiz, oraindik leku dexente daukat baina hona hemen sartutako zenbait talderen izenak; Hell Beer Boys; Discipulos de Dionisos; Torazinas; Doctor Deseo; Anari; Afonia; Zakarrak; BloodSeekers; Kabul; SuspenderS; Gose; Sorkun; The Solanos; … beste talderik gelditzen ahal da?
Ostiralean BDteko azterketa, astelehenean GSeL proiektuaren defentsa aurrera eraman eta agur kurtsoa momentu batez behintzat, Udan ikasi beharra dago eta, baina beno hori ez da nobedadea nigan, guztirako dago denbora ongi antolatuz gero ;P
Zorionak Japoniari ea zer nolako mundiala egiten duen!!!

DAB Productions

Azkenean etxera itzuliko naiz, hurrengo azterketa ostiralean daukat eta deskonexia egiteko denbora ere. Toki batean ez zaudenean faltan botatzen duzu toki hori, kasu honetan nire herria eta etxea; Hondarribia.
Gauzak horrela interneten YouTube bidez ea Hondarribiako zerbait aurkitzen nuen ekin nion, eta horrela lagun batzuen bideoak aurkitu nituen DAB PRODUCTIONS guztiak ezagunak, askotxo institutuan gela berean egondakoak, a zer nolako garaiak. Skatea gogoko baduzue seguru gustoko izango dituzuela film horiek.

#Kahierra: Galduta

Galduta zabiltza,
interbidea bilatuz
ez dakizu nora joan
nori zuzendu.

Zure bidaia amaitu nahi duzu
baina ezinezkoa zaizu
galduta, galduta
ezerk ez du merezi
guztiaren eta denaren
etsai txikia.

…malkoen lagun irribarrearen bizilagun
Perdu Perdido Galduta
Perdido Galduta Perdu
Galduta Perdu Perdido