Hileko artxiboak: iraila 2005

Argazkiak Interneten

Beti pentsatu izan dut Flickr! zela argazkiak plazaratzeko zerbitzutik onena. Egia esateko, ederra da honen atzean dagoen lana, Ajax teknologia, “tag” bidez argazkiak sailkatuak izateko aukera -nahiz eta erabiltzaile dexentek “tag”ik ez erabili, ezta jakin ere zer diren- eta nahiko erraza erabiltzeko orduan. Baita ere, milaka aplikazio sortu izan dira Flickr!en inguruan internetzaleok sorturikoak noski; baina orduan zergatik utzi dut Flickr?

Lehenik eta behin, dohaineko kupoa bete dudalako, 200 argazki igo daitezke gehienez, Flickr! Pro kontua izanez gero, posiblea da argazki gehiago izatea, baina ordaindu beharra dago, prezioa ez da garestia baina zergatik ordaindu? Interneten nire arazoa izan duten beste zenbait pertsona ezagutu ditut, eta horrela Shutterbookekin topo egin nuen.Orain Beta fasean dago, eta dohainik Premium kontua lortzeko aukera izango duzue -20.000 argazki igotzeko aukera- ene ustez, pena merezi du bertan kontua egitea, bestalde Flickr!ek ez dituen beste ezaugarri batzuk ditu.
Orain zuk aukeratu Flirck! edo ShutterBook, nik behintzat argi daukat zein datorkidan hobe.

Jaien Kronika

Hondarribiako jaiak amaitu dira, zenbait egunetan parte hartzeko aukera izan dut; hasi zirenean azterketetan sartuta bainengoen, buru belarri. Azterketak amaitu ondoren gogo gehiagorekin hartzen dira jaiak, eta horrela 9 eta 10eko egunak aprobetxatu nituen.
9an kontzertu gaua zegoen, Kalite+Atom Rhumba taldeekin. Azkenean bertan behera gelditu zen kontzertua euria dela eta, hala ere, azken momentu arte hor egon ziren musika ukitzeko asmoz, baina segurtasuna zela medio ezinezkoa izan zuten jotzea.
10an berriz, Herri Bazkari Popularra. Sarrerak lortzea zail egon bazen ere, azkenean zenbait sarrera lortu genituen eta benetan pena merezi izan zuen. Bazkaria baino lehenagoko poteo eta guzti. Eguraldia ere, ez zen oso fin ibili larunbatean 17:00 inguruan euria hasi zen eta, baina hala ere, tabernaz taberna ibiltzeko aukera izan genuen. Gau inguruan, herriko talde baten Surfing Rock kontzertua, eta beranduago eszena toki nagusian Mal de Ojo eta Kaotiko; Rock and rolla berriro ere ;).
Hortik aurrera gauzak okertu ziren, Dj-ak udako abestiak jarriz, eta lagun batek esan zidanaren arabera, zenbait “Latin King”ek borrokak sortarazi zituzten berain artean. Azkenean hara Ertzaintza etorri zela ikusi nuen, horrela lagunekin festa beste toki batzuetan egitea erabaki genuen, han ez baitzegoen gauza txantxetarako.
Eta atzo “Kontxa” Hondarribira, egia da pena dagoela PedreƱari gertatutakoarengatik, baina baita zoriona ere Hondarribiak lortutako garaipenarengatik.